Haurtzaintza

Zure haurra noizbehinka zaintzeko molde baten xerka? Donibane Lohizuneko herriak haurtzain zerrenda bat ezartzen du familien esku.

Ez da beti errexa haurrak noizbehinka atxikitzea eta etxera joatea onartzen duen norbait atzematea. Aitatxi-amatxiak, lagunak etab. asteazken arratsalde edo larunbat gauez ttikiaz arduratzeko ez dira bortxaz libro edo, batzuetan, hauek mugiaraztea trabagarria gertatzen da.

Aldi baterako zaintzarako aterabidea atzematen familiak laguntzeko asmoz, Donibane Lohizuneko gazte sailak 16 eta 25 urte arteko haurtzain zerrenda bat hornitzen die burasoei.

Familiak haurtzaina hautatuko du eta zaintzarako molde eta baldintzak harekin adostuko ditu.

Haurtzaintzarako lehen irakaspen ikastaroari begirada

Haurtzainen zerrendan sartuak diren gazteek ikastaro hori derrigorrez jarraitu dute. Gisa horretan, haurtzaintzari berariaz atxikiak zaizkion ardura eta gaitasunei sentsibilizatuak dira. Lehen haurtzaroko profesionalek kudeatua den ikastaroak ondoko gaiak ditu aipagai:

  • Haurtzainaren eskubide eta erantzukizunak;
  • Haurraren arta eta garbitasuna;
  • Etxeko istripuak;
  • Haurrentzako aktibitateak.

Hiriak urtean zehar 2-3 ikastaro saio antolatzen ditu.