Donibane Lohizuneko aurrekontuak urte bateko finantza-datuak erakusten ditu.
2021eko aurrekontua 36,9 M€koa da:
- 25,8 M€ko funtzionamendu sailarekin,
- eta 11,1 M€ko inbestimendu sailarekin.

Zalantzazko testuinguru batean apailatua izan da osasun larrialdiaren ondorioengatik, denboran luzatu direla eta. Ondorio nagusietarikoa izan da diru sartzeen ttipitzea, Covid-19arekin loturan 2020an.

Hala ere, aitzineko urteen kudeaketa zorrotzak hiriari galtze garbiak xurgatzeko eta kontuak osasun onean mantentzeko bidea eman dio. Haatik, bozkatutako aurrekontua hertsatua da berriz ere.
Zerga tasak ez dira emendatzen eta hiriak bere zorra ttipitzen segitzen du mailegurik eskatu gabe, Estatuak ordaindutako Funtzionamendu Zuzkidura Orokorraren %3,5eko ttipitzeagatik ere, 2020 urtearen aldean.

Osasun larrialdiak nahasi baldin badu ere, aurrekontu hau ausarta izaten da inbestimenduari dagokionez. 8 milioi euro ezarriak dira egitasmo handi batzuetan edo bizi ingurumenaren hobetzean, besteak beste kultura gunearen eraikuntzarekin, Foch guneko antolaketa orokorrari lotutako obren abiatzearekin, elizaren zaharberritzearekin, Ravel entzutegia garbi ezartzearekin, hiriko ondarea artatzearekin…

Plus d’informations
- Note de présentation de brève et synthétique du budget primitif 2021 – (nouvelle fenêtre) – 1.012 KB – pdf
- Maquette réglementaire BP2021 – Budget principal – (nouvelle fenêtre) – 2 MB – pdf
- Maquette réglementaire BP2021 – Budget annexe Camping municipal – (nouvelle fenêtre) – 850 KB – pdf
- Maquette réglementaire BP2021 – Budget annexe Jardin botanique – (nouvelle fenêtre) – 1.013 KB – pdf
- Maquette réglementaire BP2021 – Budget annexe Petite enfance – (nouvelle fenêtre) – 1.014 KB – pdf