Hondakin bilketa

Donibane Lohizunen, Euskal Hirigune Elkargoak etxe-hondakin eta antzeko hondakinen bilketa antolatzen du. Honen tratamendua Bil Ta Garbi Sindikatu mistoaren esku utzi du.

Etxe-hondakinak

Hego Lapurdiko lurralde Poloko – Euskal Hirigune Elkargoko Hego adarra – langileriak etxe-hondakinen bilketari dagokion eskumena bermatzen du. Donibane Lohizuneko hiriarentzako betetzen du egiteko hori.

Asteazken guziz, 5:00etatik aitzina hiri barnean eta Errepia/Fargeot auzoetan atez ateko bilketa selektiboa ere egiten dela azpimarratzekoa da. Etxe-paketatze ttipiak – paper, plastika, tetrabrik, metal – ere bilketa horren barne dira. Dagokien edukiontzian bezperan ezarri behar dira. Bil Ta Garbi Sindikatuko aholkulariek permanentziak segurtatzen dituzte eta aitzinetik jakinean ezarriak diren auzoaldeetako biztanlieei, zaku horiak banatzen dizkie.

Botoilak eta berinazko ontziak borondatez botatzeko aurreikusiak diren edukiontzietan bota behar dira.

Bilketa selektiboa eta sailkatzea

Donibane Lohizuneko herriak, sailkagarriak diren hondakinak borondatez botatzeko 32 gune ditu:

  • Berina;
  • Plastika;
  • Kartoizko paketatze ttipiak;
  • Metala.

Jantzientzako edukiontzietako hondakinak, ondotik ehunei balioa emanen dien eko-egitura batek hartzen ditu.

Paper ekoizpena mugatzeko gisan, herriko etxeko harreran galdeginez gero “Stop Pub” pegatina bat eskuratzen ahalko da.

Partikularrentzako hondakin berdeen eta trabagarrien bilketa.

1m3-z peko bolumenak

Hego Lapurdiko lurralde Poloan izena eman 0800 64 20 14 zenbakira deituz.

Trabagarriak (altzariak, etxetresna elektrikoak…)

Hego Lapurdiko lurralde Poloak doako zerbitzu hori bi asteartetik behin bermatzen du, bizitegiaren sektorearen arabera. Izena emateko eta zure bizitegi sektorea ezagutzeko 0800 64 20 14 zenbakira dei ezazu.

Hondakin berdeak (lotu behar dira)

Hiriak, zure bizitegi sektorearen arabera, bi asteazkenetik behin egiten den doako zerbitzu hori (izen emateak aitzineko astearte eguerdi arte) Euskal Hirigune Elkargoarentzako bermatzen du. Zure bizitegi sektorea ezagutzeko 05 59 51 34 00 zenbakira dei ezazu.

1m3-z gorako bolumenak

Etxe-hondakinak ez diren beste hondakinen botatzea, “La Fapa” herriarteko hondakindegian egiten da zuzenean:

  • Hondakin berdeak;
  • Hondakin birziklagarriak;
  • Kartoiak ;
  • Trabagarriak ;
  • Obra hondakinak;;
  • Burdineria ;
  • Egurra ;
  • Produktu toxikoak..

Hondakindegiaren irekitze ordutegia:

  • Astelehen eta larunbatez: 9:00/12:00 – 13:00/18:00;
  • Astearte eta ostiralez: 14:00/18:00.

Partikularrentzako, hondakindegiaren baliatzea doakoa da.

Profesionalentzako, VEOLIA sozietateak – 05 58 57 98 98 – ordaindu beharreko karta esleitzen du.

Profesionalen kartoiak

Kartoizko ontzien bilduma

  • Hiri barnea: astelehenetik larunbatera,
  • Layatz eta Jalday industria guneak: astearte arratsaldean

Kartoiak, beste neholako hondakinik gabe plegatuak eta lotuak izan behar dira.

Contact

Garbitasun zerbitzua

Tél : 05 59 51 61 77
Mail :

Tél : 0800 64 20 14 (appel gratuit depuis un poste fixe)