Urteak jin urteak joatearekin, Pantxika Mayaren Peio Ttipia Donibaneko besten pertsonaia enblematikoa bilakatu da. 2026rako, afixak itsas-mundua eta Donibane Lohizuneko arrantzaleak ohoratzen ditu.
2026ko afixa eta egitaraua
Peio Ttipia: izpiritua eta nortasuna
Pantxika Mayaren Peio Ttipiak Donibaneko besten afixaren pertsonaia enblematikoa izaten segitzen du. Herriko besten giro alaia irudikatzen du, harekin batera agertzen diren pertsonaiek bezala. Besten komunikazioaren nortasun grafikoa eramaten du, afixa ofizialaren eta tixerta ofizialaren bidez, baita elkarte donibandarrek besten kari proposatzen dituzten animazioen komunikazioan ere.
2026ko afixa
Besten batzordeak eskaturik, aurtengo afixaren gaiak itsas-mundua eta Donibane Lohizuneko arrantzaleak ohoratzen ditu.
