Merkatu publikoak: erabilbidea

Donibane Lohizuneko hiriak pertsona publiko zein pribatuekin adosten duen diru bidezko kontratu oro – obra, hornidura edo zerbitzu mailako beharrak – merkatu publikoko prozedura baten baitan gertatzen da.

3 merkatu sail:

  • Obra merkatuak: bastimendu edo ingeniaritza zibileko lanak
  • Hornidura merkatuak: produktu edo materialen eroste, alokatze edo alokatze-erostea
  • Zerbitzuen merkatuak: zerbitzu emateak (garbiketa, mantenua, formakuntza, etab.) eta zerbitzu emate intelektualak (bastimenduko eta azpiegitura mailako obra koordinatzea, azterketak, etab.).

Donibane Lohizuneko herriko etxeak adosten dituen merkatu publikoak kontratu administratiboak dira. 2015eko uztailaren 23ko 2015-899 aginduari eta 2016ko martxoaren 25eko 2016-360 dekretuari erantzuten diete bereziki.

Merkatu publikoei aplika dakizkieken printzipio nagusiak

Zenbatekoa edozein izanik ere, merkatu publikoek eskabide publikoa eskuratzeko askatasun, hautagaien tratamendu berdintasun eta prozedura gardentasun printzipioak errespetatzen ditu. Printzipio horiek eskabide publikoaren eraginkortasuna eta diruaren baliatze zuzena bermatzen dute.

Merkatu publikoek beharresten dute:

  • Administrazioaren beharren aitzinetikako definizioa
  • Arauzko publizitate eta konkurrentzian emate betebeharren errespetua
  • Eskaintza ekonomiko abantailatsuenaren hautua.

Merkatua eskaintza ekonomiko abantailatsuena aurkeztu duen hautagaiari esleitzeko, botere juridikoa ondokoan oinarritzen da:

  • Edo ez diskriminatzaileak diren eta merkatuaren helburuei lotuak diren aniztasun irizpideetan, hau da, kalitatea, prezioa, balio teknikoa, izaera estetiko eta funtzionala, inguramenaren babes mailako emaitzak, zailtasunean den publikoaren gizarteratze profesional mailako emaitzak, baliatzearen kostu orokorra, errentagarritasuna, saldu ondorengo zerbitzua eta laguntza teknikoa, eskuetaratze data, eskuetaratze edo gauzatze epea.
  • Edo, merkatuaren helburua kontuan harturik, irizpide bakarrean: prezioa.

Irizpide horiek eta hauen neurritasuna publikoari jakinarazten zaizkio, publizitate oharrean eta/edo kontsultatze araudian.

Merkatu publikoetarako sarbide baldintzak

Merkatu publikoetako hautagaiek eskuetaratze prozedurak errespetatzen dituzte eta zerbitzua baldintza agiriaren arabera gauzatzera engaiatzen dira.

Elbarrituen eskubide eta aukera berdintasunaren, parte hartzearen eta herritartasunaren aldeko 2005eko ekainaren 6ko aginduko 38. artikuluari eta 2005eko otsailaren 11ko 2005-102 legearen 29. artikuluari dagozkien baldintzak betetzen dituzte.

Hautagaien betebeharra da:

  • Kontsulta abiatze aitzineko urteko abenduaren 31n deklarazio fiskal eta sozial betebeharrak eginak izatea
  • Eskaintza egiteko debekupean ez egotea, merkatu publikoen 2015-899 aginduko 45. artikuluan zehazten den bezala.
  • 20 langilez peko enpresentzat laneko kodeko L5212-1 eta L5212-4 artikuluetan agertzen diren enplegu betebeharrak errespetatzea: langile kopuru osoaren araberako langile elbarrituen enpleguari dagokion urteko deklarazioa edo elbarritasun egoeran daudenen gizarteratze profesionalarentzako garapen kutxarako ekarpena bete dela egiaztatzea ahalbidetzen duen dokumentua.

Eskuetaratze hautu eta prozedurak

Zerbitzuen kudeaketa eraginkorrak eta diru publikoaren baliatze onak gidatzen dute pertsona publikoaren hautua.

Merkatu publikoen eskuetaratzea prozedura desberdinei erantzuten ahal die.

Gauzatzekoak diren zerbitzuen zenbatekoak eta ezaugarriek erabakitzen dute konkurrentzian ezartze prozeduraren hautua.

Eskaintza deialdi bat delarik, negoziaziorik ezin da izan. Hautagaien eskaintzak hunkiezinak dira. Eskaintza deialdi batzordeak merkatuak esleitzen ditu, batzorde honen baitako kideak Herri Biltzarrak izendatzen ditu.

Baldintza batzuetan, Donibane Lohizuneko hiriak beste arauzko prozedura batzuk balia ditzake: negoziazio bidezko konkurrentzian ezartzea, elkarrizketa lehiakorra eta merkatu negoziatua (konkurrentzian ezartzearekin edo gabe).

Eskaintza deialdiaren gutieneko muga petik, merkatu publikoen eskuetaratze prozedurak malguagoak izan daitezke. Orduan merkatuak prozedura egokitu bidez adosten dira (PEM, fr. MAPA).

Donibane Lohizuneko hiriak kontsultatze araudiak libreki zehazten ditu. Haren hautuzko hautagaiarekin edo hautagaiekin negoziatu dezake, kontsultatze txostenean aurreikusia den heinean.

Merkatu baterako hautagai izan

Kontsultatze dokumentuak merkatu publikoen bateraturiko desgauzatze plataforman dira eskuragarri:

Desmartxa oro plataforma horretatik soilik iragaten da:

  • Publizitate oharrak kontsultatu
  • Télécharger les documents de consultation ;
  • Poser une question ;
  • Déposer des offres électroniques ;
  • Être prévenu régulièrement des marchés lancés dans son domaine d’activité.