« À petits pas » lehen haurtzaroaren bitartekaritza-gunea

Donibane Lohizuneko « À petits pas » lehen haurtzaroaren bitartekaritza-gunea baliabide-leku bat da etxeko haurtzainentzat eta enplegatzaile-familientzat.

Bertan sartzea libro eta dohainik da, animatzaile bat beti hor dago, familien eta profesionalen beharrei erantzuteko, astelehenetik ostiralera 08:30etik 17:00etara, hitzordua hartu ondoan.

Etxe-haurtzainak eta familia hartzaileak

Etxe-haurtzainei eta familia hartzaileei, bitartekaritza-guneak:

  • Profesionalizaziorako laguntza eskaintzen die:
    • Araudi-testuei buruzko informazioak emanez
    • Etengabeko formakuntzarako sarbideari buruzko informazioak emanez (GRETArekin lankidetzan)
    • Mintzaldiak eta topaketak haurtzaroan adituekin antolatzen ditu (psikologoa, psikomotrizista, nutrizionista, etab.)
  • Profesionalak haurrekin eta haien familiekin praktikan laguntzen ditu:
    • Helduen eta haurren arteko partekatze une kolektiboen bitartez
    • Banakako elkarrizketan hala bertan nola telefonoz

Familiak

Familientzat, bitartekaritza-gunea:

  • Harrera modu baten aurkitzeko laguntza, izan noiztenkakoa ala iraunkorra, beharren araberakoa, herrian bertan edo inguruetan,
  • Burasotasunerako laguntza ekartzen du (harrera-proiektuan laguntza, etxe-haurtzainarekilako harremanetarako bitartekaritza, etab.)
  • Buraso-enplegatzaile izateko laguntza eskaintzen du (araudiaren alorrean, kontraktualizatzeari buruzko laguntza, lansariak, opor-ordainduak, formakuntzarako eskubidea, etab.)

« À petits pas » lehen haurtzaroaren bitartekaritza-guneak esku hartzen du: Azkainen, Ahetzen, Ziburun eta Getarian.

Contact

« À petits pas » lehen haurtzaroaren bitartekaritza-gunea
Lehen haurtzaroaren gunea
Ixaka etorbidea
64500 Donibane Lohizune
Tel: 07 63 59 42 26
E-posta: