PayByPhone: aparkalekua urrundik ordaindu

Donibane Lohizuneko hiriak bide bazterreko aparkatzearen ordainketa desmaterializaturako aterabidea proposatzen du.

Aparkatu errazagoa PayByPhone aplikazioarekin!

Erabilbidea

  • Eremua (liranja, berdea edo marroia) eta aparkaldi denbora zehaztu eta ordainketa egin.
  • Aparkaldi denbora bukatzean, PayByPhone webgunean telekarga daitekeen ordain agiria eskuratuko da.

Zein dira abantailak?

  • Tiketa urrundik kudeatzeko parada, ahal bezain aparkaldi denbora zehatzena ordaintzeko gisan (gaineko mailan kalkulaturiko tarifa), “luzatu” eta “gelditu” funtzioak dituelarik.
  • SMS bidezko zerbitzua: aparkaldi epearen finitzea baino 5 minutu lehenago abisu jasotzea, eta/edo tiketen balioztatze baieztatzea – PayByPhonek SMS bakoitza 0,20 € fakturatzen du.
  • Autoko parabrisa gibelean ezarri beharreko tiketa gehiagorik ez.
  • Kontu berean auto matrikula bat baino gehiago erregistratzeko parada.

Eta hilabeteroko kartarentzako?

2019ko bizitzaileentzako Paybyphone gidaliburua

PayByPhonekin, hilabeteroko aparkatze karta, karta desmaterializatua da. Eskaera paybyphon.fr (gune edo aplikazioa) bidez egiten da. Ik. lotura beherago.

Zerbitzua baliatzeko

  • PayByPhone sakelako telefonoko aplikazioaren bidez (Androiden edo iOSen telekargagarri);
  • paybyphone.fr webgunea
  • PayByPhone boz zerbitzaria 01 74 18 18 18 zenbakira deituz.

Zein kontrol mota?

Zaintza agenteek ibilgailuaren matrikula numerizatzen dute eta baliatzailearen tiketa terminalean berehala kontrolatzen dute.