Kontzertu nagusia

Bestak hasteko bezperan, osteguneko gaualdiak euskararen inguruko momentu nagusia irudikatzen du urte guziz, deneri irekia eta urririk den kontzertua eskainiz. Aurten, Neomak taldeari utziko diogu Dukonteniako Parkeko agertokian, ekainaren 22an, ostegunarekin, 21:30ean.

Neomak

Herriko Etxetik kanpoko besta-batzordeak, trikitixa mundutik datorren Neomak taldea aukeratu du 2023ko Donibaneko bestak abiatu aitzineko kontzertuarendako.

7 anderez osatua den talde honek, soinu tradizionalak musika elektronikoekin nahastekatzen ditu. Agertokian artistek, miztiko doi batez jantzia den energia trinko baikor bat eskaintzen dute. Zinez ikustekoa… eta entzutekoa!

“Ilargi berriak” kantuaren klipa

Dukonteniako Natura Antzokia
Ekainaren 22an, ostegunarekin, 21:30ean
Sartze librea