Donibane Lohizuneko mediatekak haren bildumak, sare bidezko zerbitzua eta animazioak eskaintzen dizkie baliatzaileei.
Covid-19 aktualitatea
Mediateka publikoari irekitzen da hitzordua hartuz, datorren 2020ko abenduaren 1etik goiti, asteartea. Bere funtzionamendua eta ordutegia egokituak dira. Mediateka irekia da asteartetik larunbatera, 10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:00etara.
Gazteria, helduak eta musika-zinema-prentsa sailak publikoari irekiak dira hitzordua hartuz geroz. Harlekua, eremu numerikoa, prentsaren kontsultatzea eta mahainean lanean aritzea debekaturik jarraitzen dute.
Hitzorduak telefonoz egiten dira bakarrik: 05 59 26 28 99.
Aurkezpena
Hiri barnearen bihotzean, Roxas etxean, Donibane Lohizuneko mediatekak publikoaren esku uzten ditu:
- Tokian berean edo erreserbatuz eskuragarri diren 85.000 dokumentuko funtsa ;
- Multimedia bilduma desberdinak: liburuak, CD, DBD, testu irakurriak, hizki lodiko liburuak, atzerriko hizkuntzetan ;
- Baltsako bilduma duen eta irakurle kontua kudeatzeko eta sare bidez erreserbak egiteko parada ematen duen dokumentuzko Internet ataria ;
- Gazte sail bat ;
- Heldu sail bat;
- Zinemari, musikari, hedabideei dedikaturiko tarte bat ;
- Informatikari eta numerikoari dedikaturiko tarte multimedia bat.
2011n irisgarritasun arauak betetzeko zaharberritu zen eraikinak “Turismo eta elbarritasuna” labela du.
Publikoarentzako irekitze ordutegia:
Asteartetik larunbatera,
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:00etara
Contact
Mediateka
Mail :
Donibane Lohizuneko mediatekak
Internet bidezko zerbitzua
Mediatekak, harpidedunek Internet bidez eskuragarri dituzten zerbitzuak plantan ematen ditu:
- Kurtsoak sarean eta eskola sustengua ;
- Eskari bidezko bideoa ;
- Hedabideak sarean ;
- Irakurriak izan diren liburuei buruzko oharren idaztea ;
- Musika sarean ;
- Liburu numerikoak (e-books) ;
- Bideo jokoak.
Irakurketa sarea
“Les bibliothèques de la Rhune – Larrungo Liburutegiak » Arbonako, Azkaineko, Ziburuko, Getariako, Donibane Lohizuneko, Senpereko eta Sarako liburutegiak lotzen ditu.
Donibane Lohizuneko mediatekak sare horren egitatea koordinatzen du eta sektoreko liburutegiei sustengua ekartzen die:
- Dokumentuzko baliabideak baltsan emanez ;
- Erreserbatzeak zerbitzeko liburutegien arteko joan jinak eginez ;
- Liburuzain nahianten formakuntza lagunduz ;
- Kultura ekintza sasoi baten inguruan liburutegien animazioak elkarretaratuz.
Animazioak
Mediateka, irakurketaren inguruan elkartzeko, trukatzeko eta animazioak antolatzeko gunea da ere. Erregularki ekimenak antolatzen ditu:
- Publiko gaztearentzako ikusgarriak ;
- Hitzaldiak ;
- Kontzertu aitzinekoak ;
- Irakurketa klubak ;
- Dute hartze literarioak ;
- Manga Otaku (marrazki eta gidoia) tailerrak ;
- “Ñuñuak eta liburuak” bezalako publiko biziki gaztearentzako hitzorduak ;
- Urteroko azaroko “Festi’contes” ipuin kontalari festibala ;
- Erakusketak.
Izen emateak lekuan berean edo telefonoz
05 59 26 28 99 zenbakira deituz egiten dira.