Informazio orokorrak

Donibane Lohizuneko hiriak zuzenbidearen profesionalak, jabe pribatuak eta eremu batzuetako baliatzaileak, bereziki salmenta eremukoak, informatzen ditu.

Amiantoa

Hiriak ez du amiantoaren presentzia deklarazioen erregistrorik eta, ondorioz, ez du gai horrekiko xehetasunik.

Beruna

Haur saturnismoaren aurkako borrokari eta berunarekiko esposizio eremuak zedarritzeari dagokion 2001eko prefekturako delibero bidez, Pirinio Atlantikoko departamendu osoa berunarekiko esposizio arrisku eremu gisa sailkatua da.

Termitak

Termiten aurkako borrokari eta kutsatuak diren edo kutsatzen ahalko liratekeen arrisku eremuak zedarritzeari dagokion 2001eko agorrilaren 16ko prefekturako delibero bidez, Pirinio Atlantikoko departamendu osoa (arriskuz kanpo liratekeen 500 metroz gorako herriak izan ezik) esposizio arrisku eremu gisa sailkatua da.

Lurrikara eremua

Hiria, 3. mailako lurrikara eremuan, kokatua da.