2026ko prebentzioa

Donibaneko bestak ekainaren 18tik 22ra iraganen dira. Urtero bezala, Herriko Etxeak prebentzio- eta sokorri-baliabideak plantan ezarriko ditu.

Sokorri-baliabidea

Aurten, sokorri-postua handituko da eta elizaren gibelean kokatuko da.  Bideozaintzako kamerak denbora errealean erabiliko ditugu sorosleak gidatzeko, bereziki gaualdietan zehar. Laugarren aldiz dispositibo hau erabiliko dugu bestetan baitan.

Prebentzio-gunea Luis XIV. plazan

→ Indarkeria sexual eta sexisten kontratko prebentziorako informazio eta sentsibilizazio gune bat izanen da Luis XIV plazaren sartzean, ekainaren 19an, ostiralez, 17:00etatik 20:00etara. Ekimen hau GEUZ Gizarte Ekintzako Udal Zentroarekin, CPTS-arekin (Osasuneko Lurralde Elkargo Profesionala) eta CIDFFeko (Emakumeen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroa) juristekin eramana izanen da.

→ Kontsumo arriskutsuei eta adikzioei buruzko sentsibilizazio gune bat ere izanen da Luis XIV plazaren sartzean, ekainaren 19an eta 20an, ostiral eta larunbatez, 19:30etik gauerdira arte, Bizia elkartearekin.

→ MACIF Prévention egiturak proposatutako prebentzio gune bat, alkohol-kontsumoari eta gidatzeari buruzkoa, simulagailuekin (errealitate birtualeko betaurrekoak), ostiralean eta larunbatean izanen da, 15:00etatik 22:00etara.

Talaia babes-etxola

Talaia babes-etxola batek, ikasleen burasoek antolaturik, harrera gune eta pausagune bat eskainiko die kolegioko eta lizeoko ikasleei. Sorospen-postuaren ondoan kokatua izanen da, Garat eta Gambetta karriken izkinan.

Angela dispositiboa

Angela dispositiboaren baitan, hiri barneko 6 jatexte/ostatu labelizatuak dira eta jazarpen edo eraso baten biktima den edozein pertsonarentzat babesleku gisa ari dira. Bertako langileak formatuak dira pertsonak hartzeko, entzuteko eta behar diren zerbitzuengana bideratzeko.

Larrialdi egoera batean, lehenik eta behin segurtasun indarrekin harremanetan sar zaitezte (17).

Angela labela duten denden zerrenda :

  • La Taverne Basque (Errepublikako karrikan)
  • Martxuka (Autobus geltokian)
  • Denen Kanttua (Hiri barneko eskola aitzinean)
  • Alma (Pluviose karrikan)
  • Le Boka (Luis XIV. plazan)
  • Le Madison (Thiers bulebarrean)

« Bai errespetuari » kanpaina

Bestetan eta edozein egoeratan errespetuaren garrantziaz sentsibilizatzeko, Herriko Etxeak eta haren Gizarte Ekintzako Udal Zentroak afixa-kanpaina berritzen dute, indarkeria mota orori ezetz errateko. Afixa horiek hiri osoan barna ezarriak izanen dira.