Bainatzeko uren kalitatea

Zaintzarako politika zorrotz batek kalitatezko uretan bainatu ahal izatea bermatzen du.

Zaintzarako baliabideak

Uda garaian, Euskal Hirigune Elkargoak eta Donibane Lohizuneko herriak bainatzeko uren kalitatearen segimendua egun guziez eta etengabe bermatzen dute. Ondokoaz ari gara:

  • Plubiometriaren eta saneamendu sistemen bilakaeraren segimendua,
  • Analisia bakteriologiko zaluak egin, hartu eta 3 orenera emaitzak ukatea ahalbidetzen baitute
  • Modelizazio tresna berriztatzaileak erabili, egunean zehar bainu uren kalitatearen bilakaera iragartzeko gisan

Kolektibitateek plantan emaniko bainatzeko uren kudeaketa ere autoritate sanitarioen arauzko kontrolen menpe da (Agence Régionale de Santé / https://baignades.sante.gouv.fr)

Europar sailkapena

Bainatzeko uren kalitatea 2006ko europar mailako direktiba batek arautzen du. Azken honek lau mailatan banatzen den sailkapena ezartzen du: Biziki ona – Ona – Onargarria – Eskasa

Euskal Herriko beste hondartzak bezala, Donibane Lohizunekoak “Biziki ona” edo “ona” sailkapenaren baitan sartzen dira.

Arriskuen aurreikuspena

Itsasoak bainatzen direnen segurtasun fisikoarentzako arrisku handiegia agertzen duelarik – sagailoa, haize azkarra, medusak – edo uraren kalitatearen behin behineko apaltzea gertatzen delarik, Auzapeza, zuhurtziazko neurri gisa (Auzapezaren polizia boterea) bainua debekatzera behartu izan daiteke.

Bilakaera bidean diren muntadurak

Urte guziez, Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) 30 milioi euro inbertitzen ditu eurialdien ondorioen kontra borrokatzeko. Programaturiko operazioek ur zikinen bilketa hobetzea eta eremu naturalean isuriak izan daitezen ekiditea dute helburu.

Urdazuriko uraren eta Donibane Lohizuneko eta Ziburuko itsasadarrean dauden hondartzetako uren kalitatea hobetzeko, EHEak Senpereko araztegian lanak egiteko eskaintza deialdia luzatu zuen 2020an (aurreikusiriko lanen hastapena 2022an).

Donibane Lohizunen, Lakua auzoaren heinean, Burrusta Urdina gunearen gainaldean eta Fargeot auzoaren heinean saneamendu sareak bereiztea aztertzen ari dira.

Arxilua araztegiaren etorkizunari buruzko beste ikerketa batzuk abiatuko dira 2021ean.

Herria eta Euskal Hirigune Elkargoa, Foch uhartexkan egitekoak diren beste lanez baliatuko dira bakarrean den sarea bereizteko, zeinak saneamendua hobetzen lagundu behar lukeen.

Uraren kalitatea

Zergatik hondartza batean bainatzea debekatua da eta beste batean baimendua?

Giza edo animalia jatorriko birus edo bakteria baten balizko presentziak bainatzeko uren kalitatea txartu lezake.

Urean kopuru handian izanez gero, infekzio desberdinen jatorri izan daitezke (ORL nahasmenduak, gastroentiritisa…).

Hondartza bateko uraren kalitatearen apaltzeak jatorri biziki zehatza ukan dezake eta, ondorioz, geografikoki eragin mugatua. Adibidez:

  • Eremu zehatz batean gertatzen den ekaitz puntual bat, epe laburrean zolen garbitzera eraman dezakeena;
  • Saneamendu sistemetarik heldu den isurtze bat, araztegia aitzin gertatu dena eta ezin dituena intentsitate handiko euri aldiak gainditu
  • Kostaldeko erreken handitzea
  • Saneamendu sareko akats teknikoa
  • Bainatzeko erremutik hurbil den erreka batean ur zikinak isurtzera dakarren saneamendu sarean gertaturiko makur tekniko bat,
  • Laketontzi baten ur zikinen isurtzea.

Euri handien ondoriozko uholdeak direlarik, Aturri eta kostako erreken goratzeak itsas bazterrean eragin dezake. Baldintza meteorologiko eta ozeanikoek (haizea, korronteak, mareak,…) eragin garrantzitsua dute kutsadura horiek espazioan lekualdatzeko mementoan.

Gisa horretan, hondartza bakoitzak egoera txartzearen jatorri propioak izan ditzake. Bainu eremuen kalteberatasun profilean identifikatuak dira eta hondartzetako sartzeko panelean edo herriko etxean eskuragarri dira.

Nola pasa gaitezke oren guttitan bainatzea debekatua izatetik baimendua izatera?

Bilakaera zalu horiek urean diren bakterien kontzentrazioa fite apaltzen direlako gertatzen dira. Kontzentrazio apaltze hori, bakteria hauen bizi zikloaren (itsasoan biziraupen denbora apala), itsas ureko diluzio fenomenoen, mareen, korronteen eta eguzkialdiaren ondorioz gertatzen da.

Euskal kostako zenbakiak (2020 urtekoak)

  • Hondartzen idekitzearen bataz besteko denbora: % 94
  • 458 mm-ko euri metaketa,
  • 29 euri egun,
  • Euri azkarrak: % 48

Hondartzen irekitze eta hesteari buruzko argibideak

  • Seinaletika, banderak eta irekitze/heste erabakiak hondartzetan edo sarbidean ;
  • Kalilo aplikazioa.

Informazio gehiago