Tokiko Bizilekuaren Programa

Donibane Lohizunz tokiko bizilekuaren programa baten baitan sartzen da.

Zer da Tokiko Bizilekuaren Programa?

Tokiko bizilekuaren programa (TBP) 6 urterako finkatzen den programaziorako tresna da. Bizileku eta aterpetze mailan bete beharreko helburuak finkatzen ditu. Lurraldeetako eskaintzaren banaketa orekatua eta anitza bermatzen du.

Tokiko bizilekuaren programa bizitegi multzo guziei eta pertsona guziei zuzentzen da (beharrean diren pertsonak, ikasleak, adinekoak, jende ibiltariak, etab.).

Nori dagokio da TBParen eskumena

2004az geroztik, herriarteko lankidetzako erakunde publikoek (HeLEP) baizik ez dute TBPa osatzen eta segitzen, prefekturen bidez Estatuak kontrolatzen dituelarik (legalitate kontrola, etab.).

Gure lurraldean, Euskal Hirigune Elkargoak du programa horren ardura.

Lurraldeko 158 herrien heineko lehen Euskal Herriko Tokiko Bizilekuaren Programaren (TBP) osaketa 2017ko irailaren 23ko herriarteko kontseiluaren delibero bidez abian eman zen.

Tokiko Bizileku Programa (TBP) erabakia izan da 2021eko apirilaren 10ean, Herriek eta Lurralde Koherentzia Eskemako (LuKE) Sindikatu anitzak beren iritzia eman ondoren.