Elbarrituentzako hondartza

Donibane Lohizuneko Hondartza Handia ahalmen urriko jendearentzako irisgarri da. Audio-hondartza duen elbarrituentzako hondartza eremua eskaintzen du.

Elbarrituentzako hondartza baliabidearen baitan aurkitzen da:

  • Uztaila eta agorrilean, elbarritua den hondartza kudeatzaile baten presentzia;
  • Audio-hondartza sistema bat, itsu eta ikusmen urrikoei zuzendua, hondartzara errexago iritsi daitezen;
  • Hiru tiralo, mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egina den hondartzako besaulkia, hondarrean ibiltzeko errotaduna, ur gainean egoteko gai dena eta uneoro zaintzaile baten laguntza duena;
  • Bainu eremura iristeko zurezko ibilbidea.

Uztailaren 1etik agorrilaren 31ra, jendearen harrera egun guziz bermatua da:

  • 13:30etik 19:00etara, astelehenetik ostegunerai
  • 13:30etik 19:30era, ostiraletik igandera

Maiatza, ekaina eta irailean Dunant plazabaratzeko osasun egoitzan tiraloak eskuragarri dira zenbaki kode bidez, egun guziz 11:00etatik 18:30era – aitzinetik elbarritasun karta erakutsi ondoren.

Zenbaki kodea, 20 Victor Hugo hiribidean den Turismo Bulegoak edo Hondartza Handiko sokorri guneak05 59 26 47 18 – esleitzen dute.

Contact

UZTAILA ETA AGORRILEAN
Tél : 06 10 40 33 18