Kirol hitzordu handiak

Donibane Lohizunek kirol gertakariak antolatzen ditu.

Hiriak, tokiko klubekin elkarlanean, denborarekin berantetsiak bilakatu diren kirol gertakariak proposatzen ditu urte guziz.

Itsasadarraren zeharkatzea

Uztailaren 14an eta agorrilaren 15ean, igerilariek Donibane Lohizuneko Zokoako hondartzaren eta Hondartza Handiaren arteko itsasadarra zeharkatzen dute. Norgehiagokaren distantzia 1.600 eta 1.800 km artekoa izaten da, marearen arabera.

Proba hori 12 urtez gorako jendearentzat irekia da, kirol lizentziaduna izan edo ez.

Izen emateak sarean soilik egin daitezke eta frogagiriak – lizentzia, mediku agiri, igeriketa berme agiria, etab. – esleituz. Gehienez 650 kirolarik parte har dezakete.

Urrats donibandarrak

“Urrats donibandarrak” ekimena, abenduko lehen igandean iragaten den 11 kilometroko lasterketa proba da. Hau hiri barnearen eta Lafiteniaren artean itzulikatuz egiten da.

Lasterketa hori kirol lizentziadun zein ez lizentziadunentzat irekia da.

Abiatze eta arribatzea Luis XIV plazan gertatzen dira.

Izen ematea sarean edo lasterketaren egunean tokian berean egiten da, frogagiriak – lizentzia, mediku agiri, etab. – esleituz.

Lasterketa ondoren, lehen mailako eskoletako gazteek haurren lasterketan parte har dezakete.

Ibilketaren eguna

Gertakari hori, urriko 1. igandean, mundu mailako ibilketaren egunaren baitan antolatzen da. Erregularki ibilbidez aldatzen duen 8 kilometro inguruko ibilketa hori, lehen irakaspen tailerrez markatua da – Qi gong, pilates, etab.