Arte bisualak

Donibane Lohizunek arte bisualen arloan murgiltzen da.

Hiriaren arte bisualen inguruko ekintzak plantan ezartzen ditu.

Lekuak

La Rotonde

Gela horrek hilabete eta erdi guziz erakusketa berri bat eskaintzen du. Kultura batzordeak ikusgai izanen diren artisten hautua egiten du, egitarau aberats eta anitza eskaintzeko gisan. Hiriak, erakusketarekin loturiko fresa guziak haren gain hartzen ditu.

Andaluz festibalarekin batera, gertakariarekin lotura duen aldi baterako erakusketa bat izan ohi da.

Dukontenia Etxea

Dukontenia Etxeko erabilera anitzeko gelak urteko 3 erakusketa handiren egoitza dira.

Dukonteniako Erakusketa

Dukonteniako erakusketa, Donibane Lohizuneko hiriak 2013az geroztik antolatzen duen erakusketa-lehiaketa da. Margolari guziei irekia, mugaz bi aldeko tokiko bizi artistikoaren kalitate eta aniztasunaren erakusgarri da.

Ikusgai diren obrak, artista munduko pertsonalitatez osaturiko epaimahai batek hautatzen ditu. Epaimahai horrek Hiriak hornituriko lau sari esleitzen ditu:

  • 1. saria: 1.000 €
  • Gazteen saria: 500 €
  • Dukontenia saria: 300 €
  • Epaimahaiaren saria: 300 €

Hiriak, erakusketa iragan eta ondoko udaberrian, bi astez La Rotonde gelan haien obrak ikusgai ezartzeko parada ere eskaintzen die 4 saridunei.

Udako erakusketa handia

Erakusketaren aipagaiak anitzak dira. Denbora joatearekin, aipagaiak arte garaikidea, erregionalismoa, hiriaren historia eta argazkilaritza izan dira bata bestearen ondotik.

Ondarearen egunak

Gaitzat hiria eta honen ondarea duen erakusketa aurkezten da 3 astez.

Artha

Urte guziz, Europako ondarearen egunen kari, 150 artista inguruk Donibane Lohizuneko itsasadarrean haien obrak kanpoan ezartzen dituzte ikusgai.