Donibane Lohizune bizikletaz

Bizikleta ez da kutsakorra, kirola eginarazten du eta garraiobide hori gero eta gehiago erabiltzen da. Autoaren ordezkatzeko hautu ona da. Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak bizikleta erabiltzeko ekintzak plantan ezartzen ditu.

“Portua-Xantako” arteko lotura

“Portua-Xantako” bizikleta ibilbideak lotzen ditu portua eta Xantakoko kirol zelaia, 3 km-tan eta bi zentzuetan. Ibilbidea Larramendi eta Xantako etorbideei jarraikitzen zaie, eta luzatu da Larrun karrikara, Urdazuri porturaino. Aldi berean kirola egiteko eta astialdiko ibilbidea da, Alfred Pose ibiltoki bazterretik joaten dena non Urdazuri jostalekua eta gimnastika tresna ibilbidea baitira.

Bizikleta kontrako norabidean Victor-Hugo hiribidean

Victor-Hugo hiribidean bi zentzuetan ibil daiteke bizikletaz. Hiriaren bide nagusi horretan, kontrako norabidean den bizikleten ibilbidea lurrean markatua da.

30 km oreneko guneak eta elkarretaratze guneak parte zaharrean

Parte zaharrean, itsasbazterretik Thiers eta Victor-Hugo hiribideetaraino, abiadura oreneko 30 km-tara mugatua da. Abiadura ttipiari esker erabiltzaile mota guziek bidea erabil dezakete: oinezkoek, autoek eta bizikletariek. 30 km oreneko gunea bide seinaleek, ateek (Garat, Hayet, Jondoni Jakobe, Barjonnet karrrikak) eta abiadura eztitzaileek seinalatzen dute. Bidegurutze batzuetan istripuak gertatzen baitziren elkarretaratze gune bihurtu ditugu. Gune horietan abiadura oreneko 20 km-tara mugatua da, eta oinezkoek dute lehentasuna. Bide seinaleen bidez jakinarazia da. Hiri barnean 5 elkarretaratze gune badira:

  • Garat eta Gambetta karriken bidegurutzean;
  • Garat karrikaren, Jacques Thibaud ibiltokiaren eta Sopite karrikaren bidegurutzean;
  • Courtade eta Tourasse karriken bidegurutzean;
  • Jacques Thibaud, Balea eta Errepublika karriken bidegurutzean;
  • Loquin, Sopite, Jondoni Jakobe, Tourrasse, Elizako karriken bidegurutzean Foch plazan.

Vélodyssée: bizikleta ibilbidea

Vélodyssée europar proiektua da, Norvegia eta Portugal lotzen dituena eta bizikleta errepide bat, Atlantikoko itsasbazterra iragaten duena 1 200 km-tan, Roskoffetik Hendaiara, Donibane Lohizuneko itsasbazterretik pasatuz, Akotzetik porturaino.
Iragaten dituen bideetako auzoen eta auto kopuruaren arabera, antolakuntza ezberdinak aurkitzen dira, ibilbidearen jarraipena segurtatzeko (leku garbia, bide berdea, bizikleta banda, bizikleta kontrako norabidea eta gune partekatua).

Bizikletaren erabiltzea errextua

Zikl’urdin, iraupen motzeko bizikleta alokatzea

Zikl’urdin, Autozerbitzuan utziak diren bizikleten alokatzeko dispositiboa da, Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Higikortasun Sinkikatuarekin plantan ezarria.

Honen helburua da, autoaren ordez alternatiba baten eskaintzea, “azken kilometrokoak” deituak diren lekualdatze motzentzat.

Kargagailurik eta ordaingailurik gabeko geltoki finkoa Xantakoko gunean kokatua da. “Geltoki birtualak” deituak diren bizikleten uzteko eta hartzeko sei kokaleku banatuak dira herrian zehar : Erromardiko hondartzan, SNCF geltokian, Flots Bleus hondartzan, animazio gunean, Luis XIV plazan eta Pierre Larramendy etorbidean (Carrefour Market-eko gibelaldean).

Prezioa, 2€koa da orenka (10 minutu urririk) eta alokatzea 12 orenetara mugatua da.

120 bizikleta banatuak dira ipar euskal kostaldean zehar, Hendaiatik Tarnozera.

Eskaintza hau, Ipar Euskal Herriko Txik Txak higikortasun sarean sartzen da.Web aplikazio bat garatua izan da eskaintza horrentzat. Telefono mugikorretan telekargagarria da.

Bizikleta elektrikoa iraupen luzeko alokatzean

Bizikleta elektrikoen alokatzeko zerbitzu bat proposatua da 2019ko ekainaz geroztik, beren eguneroko edo astialdietako joan-jinak saiatu nahi dituztenei. hilabete 1 eta 4 hilabeteen arteko alokatzeak proposatuak dira (hilabete 1 edo 2ko alokatzea, aldi batez berriztagarria) 50€rentzat hilabetean. Esperientzia baikorra baldin bada, erabiltzaileek beren hautuzko bizikleta elektriko bat eros dezakete. Kasu horretan, Euskal Hirigune Elkargoak diru laguntza bat eskainzen du, erostearen errexteko (baliabideen arabera). Orotara, 200 bizikleta elektriko alokagai dira, Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean. Donibane Lohizune 11 harleku puntuetan sartzen da, 20 bizikletekin. Bizikletak, Herriko Zentro Teknikoan hartu behar dira, 7 Albert Goinetxe Medikuaren karrikan. Igurikatze zerenda bat osatua da. Izen emate berriak webgunearen bidez egin behar dira: www.velo-paysbasque.fr. Izena eman orduko, bizikleta baten ukaiteko ustezko epe bat zehaztu da.

Bizikleta elektriko baten erosteko diru laguntza

Euskal Hirigune Elkargoak eta bere Ipar Euskal Herri-Aturriko Higikortasunen Sindikatuak diru laguntza bat eskaintzen dute bizikleta elektriko baten erosteko. Zerga familia bati mugatua den diru laguntza kalkulatua da, bizikleta berri baten erosteko oinarrizko prezioaren %25eko heinean, 300€tara mugatua.

Diru laguntza hau eskura dezakete, beren etxebizitza Euskal Herri-Aturri higikortasunen Sindikatuko lurraldean dauden 158 herrietatik batean bizi direnek (Ipar Euskal Herriko 158 herri + Tarnoze).

Definizioak eta ohiko oroitzak

Bizikleta bideak

Bizikleta bideak bizikletentzat atxikiak diren bide batzu dira ; ziklomotorrak onartuak daitezke (araberako bide seinaleek zehaztu behar dute). Norabide bakarrekoan edo doblean izan daitezke.

Bizikleta kontrako norabidea

Karrika bat da, zeinean norabide bat gehitua den ziklistentzat baizik.

Autoak zentzu batean baizik dabiltza, ziklistak bietan.

Bizikleta errepidea

Turismo alorreko bizikleta bide sare bat da. Ibilbide mota ezberdin badaude: bizikleta bide, bizikleta banda, bide berdea, bizikleta kontrako norabidea, gune partekatuak, auto guti dabiltzan errepideak eta ondorioz ziklistek erabil dezaketenak, familian ere.

Bide berdea

Bide berdea, motorrik ez duten ibilgailuentzat, oinezkoentzat, zaldunentzat da baizik.

Bizikleta banda

Bizikleta banda bat, bizikletentzat baizik atxikia den bide zati bat da.

Bizikleta banda batzu markatuak izan daitezke bizikleta norabide bikoitzen gauzatzeko, bereziki abiadura 50km/h-etan mugatua den karriketan.

Oinezkoen guneak

Oinezkoei baizik atxikia den leku bat da. Ardura, ziklistak ibil daitezke baina urratsean ibiliz eta oinezkoak trabatu gabe.

Nork bere burua babestu: kaskoa buruan

Bide segurtasunaren arabera, kaskoa da manera hoberena buruaren babesteko eroriz edo elkar joz geroz. Alabaina, bizikletari batek hamasei aldiz arrisku gehiago badu larriki kolpatua izateko auto gidari batek baino. Eta zauririk larrienak burua kaskatzean gertatzen dira. 

2017ko martxoaren 22az geroztik kaskoa baitezpadakoa da 12 urtez peko haurrendako, izan daitezen bizikleta gidari edo bizikletako bidaiari. Kaskoa soinean ezartzea azkarki gomendatua da adin guzietan eta ibilbide guzien egiteko.