Info praktikoak

Donibane Lohizuneko itsasbazterreko Lorategi botanikoak, bisita librean eta animazioen inguruan, publikoari harrera egiten dio.

Irekitze egun eta ordutegia

Landare-baratzea zabalik egoten da 2023ko martxoaren 25etik, larunbata, urriaren 29a, igandea.

  • APIRILA, MAIATZA, IRAILA, URRIA: asteazken larunbat, igande eta besta egunetan, 10:00etatik 18:00etara;
  • UZTAILA eta AGORRILA: egun guziz 10:00etatik 18:00etara.

Txertatze-ziurtagiria beharrezkoa da landare-baratzea bisitatzeko edota animazioetan parte hartzeko 12 urtetik goitiko pertsonendako.

Tarifak

Itsasbaterreko lorategi botanikoarentzat diren ordainketak, eskudiruz, txekez edo banku txartelez egiten dira. Bakantza txekeak ez dira onartuak.

  • Helduak (+16 urte): 4€
  • 12/15 urte + langabetuak + ikasleak (frogagiria aurkeztuz): 2 €
  • 0-11 urte: kitorik

Gertakizun batzuk urririk izanen dira: Irekitzea (martxoaren 21), Lorategietan hitzordua (ekainaren 6/7ko asteburua) eta Ondarearen Europako egunak (irailaren 19/20).

Urte osoan lorategira mugarik gabe sartu ahal izateko, urteko abonamendu karta 15 €-tan (7€ prezio apaltzearen onuradunentzat)!

Suivez-nous sur Facebook


Iritsi

Lorategi botanikora iritsi

Autoz: A63tik, Donibane Lohizuneko iparreko 3. irteera hartu, edo D810etik.

Autobusez: udan zehar, Hegobus joan-jinkaria, 3. linea.

Txirrindulaz: itsasbazterretik joanez Donibane Lohizuneko hiri barnea eta Lorategi botanikoa lotzen dituen bizikleta bidetik.

Oinez: hiri barnea eta Lorategi botanikoa lotzen dituen itsasbazterreko bidexkatik.

Animazio eta pedagogia programa

Irekitze garaian, itsasbazterreko Lorategi botanikoak erakusketak, Arxiloa Eremu Natural Sentsiblearen bisita gidatuak, lorezaintza tailerrak, etab. eskaintzen ditu kitorik!
Animazioen eta lorezaintza tailerren programa kontsultatu.

Pedagogikoa izateko xedea duen gunea, eskolei (ama eskolatik formakuntza profesionaleko ikasleetaraino) eta aisialdi zentroei zuzenduriko animazioak plantan eman dira.
Programa pedagogikoa kontsultatu.