Hiri iraunkorra urraspidea

Donibane Lohizunen, garapen iraunkorra “Hiri iraunkorra” urratsak gidatzen du, ekintza plan baten eraikitzean zehaztua, linean kontsultagarria dena. Dokumentu hau 4 ardatz nagusiren arabera antolatua da, zeinentzat helburuak zehaztuak eta ekintzak deklinatuak izan diren.

Giltza-datak

2024: « Donibane Lohizune Hiri Iraunkorra izateko engaiatua » izeneko ekintza planaren urrats puntu baten argitalpena

>>Dokumentu horrek 2019ko edizioaren engaiamendu nagusiak biltzen ditu, haien aitzinamendu puntua adierazten du (aribidean edo bukatua) eta eramanak izan diren ekintza osagarriak aurkezten ditu. Herriko zerbitzuek gauzatzen dituzten ekintza konkretuak agerian ematen ditu.

2019: « Donibane Lohizune Hiri Iraunkorra izateko engaiatua » izeneko ekintza planaren argitalpena

>>Liburuxka horrek gizarte-, ekonomia-, ingurumen esparruei eta trantsizio energetikoari buruzko ekintzen bilduma bat egiten du.

2018: Kontzertazio denboraldia bilkura publiko baten bidez eta garapen iraunkorraren inguruko galdeketa linean.

>>Biztanleek parte hartu dute « Donibane Lohizune Hiri Iraunkorra izateko engaiatua » izeneko ekintza planaren sorkuntzan

2012 urtetik goiti: garapen iraunkorrari buruzko herriko proiektu baten sorkuntza

Nolako ekintza plana?

Donibane Lohizuneko Hiri iraunkorraren ekintza plana 4 ardatz tematikoen inguruan eta garapen iraunkorreko 14 helburuz egituratua da.

4 ardatz tematikoak hauek dira:

  •  Hiri antolakuntzak eta garapen ekonomikoa,
  • Bizi ingurumena,
  • Gizarte kohesioa eta bizi kulturala,
  • Trantsizio energetikoan sartzen diren Herriko etxeko zerbitzuak

Ekintza nagusien bilduma bat egina izan da.

Sei ekintzez osatua den selekzio bat aurkeztua da helburu bakoitzarentzat. Ekintza horietatik batzuk, bururatuak dira, beste batzuk egiten ari edo egitekoak dira.

2024ko urrats puntua eta 2019ko ekintza plana beherago ikus daitezke.

>> « Hiri iraunkorra »  dokumentuaren urrats puntua kontsulta ezazu
>> 2019ko ekintza plana kontsulta ezazu

Zer da Hiri iraunkorra urraspidea?

Hautetsi guzien borondatezko urraspidea da. Elkargoaren politikak eta praktikak galdekatzen ditu. Tokiko biztanle eta gizarte eragileekin eraikitako proiektu batera darama.

Zein dira honen printzipio nagusiak?

  • Lurraldeko garapen ekonomikoa faboratzea;
  • Aitzinamendu soziala sustatzea eta kultura eskuragarri ezartzea;
  • Inguramena zaintzea.

Logotipo bat sortua izan da, hiriaren obratze iraunkorren identifikatzeko; hiriaren komunikazio euskarrietan deklinatua da, bereziki herriko aldizkarian.

E.muzu helbide bat sortua izan da, gai horien inguruan trukatzeko.