Kirol politika

Donibane Lohizunek haren lurraldeko kirolaren praktika balioesten du.

Kirol aktibitateak jendearen osasun orekaren eta loratzearen faktore erabakigarriak dira. Hori barneraturik, hiriak kirolaren praktika garatzen eta sustatzen du.

Elkarte ehun engaiatua ukanik, Donibane Lohizuneko hiriak haren kirolaren garatzearen estrategiarekin aitzina segitzen du eta lehentasunezko ardatzak nabarmentzen ditu:

Gehienek kirola praktika dezaten sustatu

Donibandarren beharren, motibazioaren eta ahalen araberako kirolaren praktika sustatzen duen herriko etxearentzat, “Kirola denetzat” helburu bat da.

Denentzako kirol ekimenak antolatu

“Itsasadarraren zeharkatzeak”, “Urrats donibandarrak” eta “ibilaldiaren eguna” tokiko kluben laguntzarekin antolaturiko hitzordu garrantzitsuak dira.

Kirol muntadura eraginkorrak ukateko zaharberritze eta egituratze programarekin segitu

Donibane Lohizunek jadanik plantan diren kirol instalazioak zaintzen eta hobetzen ditu. Tokiko kirol eragileen beharren araberako ekipamendu berriak ere plantan ematen ditu.

Kirol klubak sustengatu

Hiriak, tokiko kirol elkarteak zuzeneko laguntza bidez – funtzionamendurako diru laguntzak eta/edo kirol ekimenentzako diru laguntza bereziak – eta zeharkako laguntza bidez – hiriko kirol ekipamenduen doako eskura uztea, laguntza logistiko eta administrazio mailako laguntza – sustengatzen ditu.