Donibane Lohizuneko aitzinkontuak urte bateko finantza-datuak sortzen ditu.
2020ko aitzinkontuak 36,8 milioi euroko zenbatekoa hartzen du:
- 24 M€-ko funtzionamendu saila,
- Eta 12,8 milioi euroko inbertsio saila.
Hiriaren diru-sartzeak garbiki gutitzen ari dira, batez ere bizitegi zerga kentzearen eragina jasanen dutelako. Horri, Covid-19 krisiari lotuak diren gastu gehigarriak gehitu behar zaizkio.
Eta, alabaina, krisiaren eragina arintzeko merkatariei aplikatua izan den laguntza-planak, jokatzeko lekuak murrizten ditu.
Hala eta guziz ere, zergen tasak ez dira emendatzen, mailegua ez da eskatzen eta herriko etxeak ere jarraitzen du zorraren ttipitze ahaleginean.Covid-ondoko aitzinkontu honek, itzulipurdikatua izanik ere, asmo handiko aitzinkontua izaten jarraitzen du inbertsioen arloan. 5 milioi euroko inbertsio berriak eginen dira 2020ko aitzinkontuan.