Donibane Lohizunen aparkatzea

Donibane Lohizuneko aparkatzeak kitorik den eta ordaintzen den eskaintza barne hartzen du.

Donibane Lohizuneko hiri erdiak 3.000 autorentzako aparkalekuak ditu:

  • %32 lur azaleko doako lekuak
  • %23 lur azpiko ordaindu beharreko lekuak
  • %45 lur azaleko ordaindu beharreko lekuak

Aniztasun horrek baliatzaileen hirirako sarbidea errexten dute eta zirkulazioa arintzen.

Lur azaleko doako aparkatzea

Merkatu estaliaren inguruan, Garat karrikan eta Thiers hiribidean, kokatuak diren iraupen laburrerako 35 aparkalekuek dendetara iristea errexten dute eta txandakatze erregularra ahalbidetzen. Gisa horretan, hiri erdian diren doako 50 lekuko aparkalekuarekin bat egiten dute. Aparkaldiaren iraupena 30 minutura mugatua da. Iraupen laburreko leku horientzako arau hori, igande goizetan eta besta egunetan ere indarrean da.

Hiri erdigunetik 400 metro baino gutiagora bi doako aparkaleku daude:

  • Harriet Baita aparkalekua, Dukonte karrikan (210 leku oinezkoentzako eremutik 400 metrora),
  • Gregorio Marañon aparkalekua, Marañon karrikan (380 leku merkatu estalitik 200 metrora eta oinezkoen eremutik 300era).

Doako aparkalekuak mugikortasun mugatuko pertsonentzako

Mugikortasun mugatuko pertsonentzako, sartzeko eta ateratzeko zutabeak dituzten aparkalekuez eta iraupen laburreko lekuez gain, publikoarentzako ezarriak diren bide bazterreko aparkaleku guziak (ordu-markagailua dutenak) kitorik dira.

Horretarako, pertsona hauek ondoko jatorrizko karta ofiziala agerian ezarri behar dute parabrisan: elbarrituen aparkatzeko Europar karta (fr. CES) edo “pertsona elbarrituentzako aparkatzea” aipamena duen mugikortasun inklusio karta (fr. CMI-s); CASFeko R.241-17 artikulua.

Bide bazterreko ordaindu beharreko aparkatzea

2018ko urtarrilaren 1az geroztik, Aparkatze Ondoko Prezio finkoa (AOP, fr. FPS) deituriko aparkatze ordainsariaren kontuan hartzearekin, bide bazterreko ordaindu beharreko aparkatzearen tarifa-baremoa aldatu da.

Lur azaleko aparkatzea 9:00etatik 13:30era eta 14:30etik 19:30era ordaindu beharrekoa da, igande eta besta egunetan ezik. Eguerdiko 12:30etik eta 14:30era arteko doakotasunak bazkal orenetan hirira iristea errexten du.

Ordaindu beharreko aparkatzea hiru eremutan zatitua da: eremu liranja hiper-zentrorako, eremu berdea periferia hurbilerako eta eremu marroia karabanentzako aparkatze gunearentzako.

Hiri erdigunetik eta baimenduriko aparkaldi iraupen goreneko eremutik gehiago hurbildu, orduan eta karioagoa da aparkatzea. Gure aparkatzearen eta mugikortasun politikaren baitakoa den Aparkatze Ondoko Prezio finkoa (AOP, fr. FPS) deituriko aparkatze ordainsari horren helburua da: ibilgailuen txandakatzea hobetzea, dendetara iristea errextea, bidea hobe partekatzea, etab.

Eremu liranjako lehen bi orduetako tarifak eta eremu berdeko lehen bost orduetakoak arrazoizko prezioa dute eta ez dira aldatuak izan. Haatik, eremu bakoitzeko gomendaturiko iraupen normaleko azken orduan, mailaka emendatzen doan tarifa eragozgarria gehitzen da, zeina, legearen arabera, baimenduriko aparkatzearen gehiengo iraupenerako AOParen zenbatekoari (27€) dagokion

Lurraldea 3 aparkatzeko eremutan zatituta da:

Eremu liranja

2 orduko aparkaldi iraupen laburrerako tarifa erakargarria. 2. eta 3. orduen artean tarifa emendatzen doa 3. orduan 27 €-ra iristen den arte (Aparkatze Ondoko Prezio finkoa). Txandakatze handia bultzatzea eta, gisa horretan, ahal bezainbat jende hiri erdiguneko dendetara iristea errextea xerkatzen da. “Egoiliar” hilabeteko abonamenduak ez du eremu horretan balio.

Eremu berdea

5 orduko aparkaldi iraupen luzerako tarifa erakargarria. 5. eta 6. orduen artean tarifa emendatzen doa 6. orduan 27 €-ra iristen den arte (Aparkatze Ondoko Prezio finkoa). “Egoiliar” hilabeteko abonamendua eremu horretan balioduna da, Elgar mediku taldeko aparkalekuan ezik.
Azpimarratzekoa da, eremu berdea ekainaren 1.etik Omiasainduko oporren bukaeraraino hedatzen dela.

Sasoiaren araberako tarifikazioa:

  • Sasoi apala: urriaren 1etik ekainaren 30era
  • Sasoi betea: uztailaren 1etik irailaren 30era.

Eremu marroia

48 ordura mugaturiko karabanen aparkatzeko 18 leku, Charles de Gaulles aparkalekuan. Ez da orduka ordaintzeko paradarik, 24 orduko tartea soilik ordain daiteke. Ez da AOP apaltzerik. Eremu horretan egoiliarrentzako hilabeteko abonamenduak ez du baliorik.

Eremu horretan, Aparkatze Ondoko Prezio finkoarekin, tarifa aldaketa bat gertatzen da:

  • Sasoi apalean: azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 24 ordu – 4 € / AOParen zenbatekoa 4€
  • Sasoi betean: apirilaren 1etik urriaren 31ra: 24 ordu – 6€ / AOParen zenbatekoa 6€

Egoiliar eta profesionalen aparkatzea

Ordaindu beharreko eremuan bizi edo lan egiten dutenek “Egoiliar” tarifa berezia ukan dezakete.

“Egoiliar” tarifa

“Egoiliar” tarifa 30 €-koa da.

“Egoiliar” tarifa berezi hori hiri erdigunean bizi (egoiliar-biztanlea) edo lan (beregain dena edo enplegatua) egiten duen edozeinek eskura dezake. Horrek ondoko karriketarako balio du:

  • Vauban karrika
  • Larregi etorbidea
  • Dukonte karrika
  • Xantako etorbidea
  • Pirinioetako hiribidea
  • Passicot komandantearen hiribidea

Tarifa hori, urte guzian eta eremu berdean soilik (6 ordura mugaturiko aparkatzea) aplikatzen da, Elgar mediku Taldeko aparkalekuko eremu berdean izan ezik.

“Egoiliar” tarifa ukateko hautagarri denak, desmartxa guziak Internet bidez egin ditzake (eskubide esakera, PayByPhone bidezko abonamendu ordainketa, etab…)

Permanentzia bat segurtatua da asteartetan eta ortzegunetan 09:30etik 12:00etara, ordainpeko aparkaleku zerbitzuan, 40 Victor Hugo Hiribidea 64500 Donibane Lohizune.

Sasoiko aparkalekuak

Donibane Lohizunen egoten edo bizi diren erabiltzaileek, sasoiko aparkalekuari buruzko eskaera bat egin lezakete, telekargatzekoa den galdetegiaren bitartez.

3 aparkalekuen arteko hautua daukate:

  • Zentroan, Jauregiberri etorbidean, 2019ko uztailaren 1etik agorrilaren 31era, 147,00€tan;
  • Zentroan, Etxeto karrikan, 2019ko uztailaren 6tik agorrilaren 31era, baldintzapean, 126,00€tan;
  • Jondoni Tomas Akinokoa lizeoan, 2019ko uztailaren 6tik agorrilaren 24ra, baldintzapean, 73,50€tan.

Eskaerak Herriko etxera igortzekoak dira, Luis XIV plaza, 64500 Donibane Lohizune.

Aparkatze ondoko prezio finkoa

2018ko urtarrilaren 1az geroztik, Donibane Lohizuneko hiriak aparkatzeari buruzko nazio mailako erreforma aplikatzen du. Honek, ordainketarik ez dagoen edo ordainduriko denbora gainditzea gertatzen den kasuentzat, Aparkatze Ondoko Prezio finkoa (AOP) deituriko ordainsari eragozgarri baten plantan ezartzea ahalbidetu du.

Baliatzaileak ez du aparkaldia ordaindu

Zinpeko agentea pasatzen delarik, ordainketa eza egiaztatzen du eta 27 €-ko aparkatze ondoko prezio finkoa fakturatzen du.

Baliatzaileak ordainduriko epea gainditu du:

Zinpeko agentea pasatzen delarik, ordainketa eza egiaztatzen du eta ordaindu gabeko denboraren araberako aparkatze ondoko prezio finkoa deskontatzen dio.

Adibidez: baliatzaile batek iraupen laburreko aparkaldiko eremu liranjan ordu bateko ordainketa egin eta hau gainditzen badu, agenteak 3 orduko gehiengo aparkatze denborari dagokion prezio finkoa automatikoki aplikatuko dio, zeinari jadanik ordaindua izan den ordua kenduko dion. Baliatzaileak 23,80 €-ko ordainketa agiria jasoko du 27 €-koaren ordez.

Aparkatze ondoko prezio finkoa, matrikulazio kartan agertzen den jabearen helbidera gutun bidez helaraziko da. Ordainketa moldeak, ANTAIk igortzen duen Aparkatze ondoko prezio finko agirian agertzen dira, “Ordainketa moldeak eta aurkaratzea” atalean. Baliatzaileak agiriaren jakinarazte datatik aitzina hiru hilabeteko epea du AOPa ordaintzeko.

Isun “klasikoak” aparkatze trabagarri edo lanjerosen kasuan ezartzen dira oraindik ere, ibilgailua bahitegira eramateko arriskua delarik.

Aurkaratze eta helegiteak (ADHA, fr. RAPO)

Baliatzaileek Aitzinetikako Derrigorrezko Helegite Administratiboa (ADHA, fr. RAPO) aurkezteko eskubidea dute.

ADHA aurkeztea, AOP baten aurkako justizia mailako ekintza oro aitzin egin beharreko derrigorrezko desmartxa da. Helegitearen onartezinezko akats oro ekiditeko, gutuneko “ordainketa agiria nola aurkaratu?” atalean adierazten diren manuak zorrozki jarraitzea baitezpadakoa da, baita galdeginak diren frogagiriak eta ANTAIk helaraziriko ordainketa agiriaren kopia (orri berdea) hornitzea ere.

Helegitea, agiriaren jakinarazte datatik hilabete bateko epean egin behar da.
Horretarako, baliatzaileak balia ditzake:

Telekarga daitekeen formularioa

Azpian telekarga daitekeen formularioa, derrigorrezko frogagiriekin eskuratze agiria duen gutun artamendatu bidez ondoko helbidera igorri behar dena:

Hirizaindegia – aparkatze zerbitzua
2 Luis XIV plaza
64500 Saint-Jean-de-Luz

Doako Interneten.

Helegitearen igortze datatik hilabete bateko epean ADHAk ez badu erantzunik jaso, azken hau ondoriorik gabekotzat joko da eta baliatzaileak bi hilabeteko epea ukanen du (3 hilabete AOParen jakinaraztetik) AOPa ordaintzeko

Limogeseko Ordainpeko Aparkatzearen Aurkaratze Batzordean (OAAB, fr. CCSP)

Helegitea ez bada onartua eta baliatzailea ez bada horrekin ados, Limogeseko Ordainpeko Aparkatzearen Aurkaratze Batzordean (OAAB, fr. CCSP) helegitea aurkezten ahalko du. Horretarako, baliatzaileak Aparkatze Ordainketa Prezio finkoa aitzinetik ordaindu beharko du.

lotura : https://www.accueil.ccsp.fr/articles/accueil/demarches-et-procedures/expose-de-la-procedure/requete-h45a34.html#recours-rapo

Contact

Karta eta abonamenduentzako permanentziak
Aparkatze zerbitzua
42 boulevard Victor-Hugo
Tél : 05 59 26 88 49

Lurpeko ordainpeko aparkatzea

Hiri erdigunean, orotara 665 ibilgailurentzako edukiera duten 2 lurpeko aparkaleku daude:

  • Cœur de ville aparkalekua, 31 Victor Hugo hiribidean (05.59.47.89.37) : 365 leku ;
  • Hondartzako aparkalekua, 8 Voncent Barjonnet karrikan (05.59.47.89.37) : 300 leku.

Etxe aldaketarako edo obrentzako aparkatzeko baimen eskaera

Etxe aldaketek edo etxe sartzeek eta obrek, Hiriak esleitzen duen aldi baterako aparkatzeko baimena ukan behar dute.

Horretarako formalitate bakarra bete behar da, aurreikusiriko data baino 15 lan egun lehenago (larunbat, igande eta besta egunak kanpo) sare bidezko galdea eginez.

Contact

Aparkatze zerbitzua
Tél : 05 59 26 88 49