Herri elkargoa

Herriarteko lankidetzak herri anitzen giza baliabideak eta baliabide teknikoak bateratzen ditu.

Herri elkargoaren aurkezpena

Lurralde kolektibitateen erreformarako 2010eko abenduaren 16ko 2010-1563 legeak, prefetak tokiko hautetsiekin adostasunarekin onduriko herriarteko lankidetzarako departamenduko eskema sortu zuen.

Eskema hori, lurraldeko ekintza publikoaren modernizaziorako eta metropoloen baieztatzerako (fr. MAPTAM) 2014ko urtarrilaren 27ko 2014-58 legeak eta NOTRe (errepublikako lurralde antolaketa berria) deritzon 2015eko agorrilaren 7ko 2015-991 legeak egonkortu zuten. NOTRe legeak herri elkargoen perimetroak arrazionalizatzen ditu eta hauen eskumenak indartzen.

Bi herriarteko lankidetzarako erakunde publiko (HeLEP) mota daude:

Herriarteko sindikatuak :

  • Helburu bakarrekoa (HeBHeS)
  • Helburu anitzekoa (HAHeS)

Berezko fiskalitatea duten HELePak (zergak biltzeko eskubidea):

  • Herri elkargoak
  • Hirigune elkargoak
  • Hirialde elkargoak
  • Metropoloak

Sindikatu mistoa beste erakunde publiko forma bat da. Azken honek beste herriarteko bateratze egituren eitea du. Haatik, ez da baitezpada izaera administratibo berekoa. Gutienez lurralde kolektibitate bat edo kolektibitate bateratze bat barne ukan behar du.

Herri elkargoa Donibane Lohizunen

Donibane Lohizune herriarteko lankidetzarako egitura bat baino gehiagori lotua da.

Erakunde garrantzitsuena Euskal Herriko 158 herri eta hiri biltzen dituen Euskal Hirigune elkargoa da.

Euskal Hirigune Elkargoa

Voir le site Euskal Hirigune Elkargoa

Donibane Lohizune eta Ziburuko itsasadarreko herriarteko sindikatua

Lehendakaria: Jean-François Irigoyen Jn.

Eskumenak:

  • Itsasadarraren antolaketa eta honen ingurumenaren babesa
  • Larraldeniako atsegin portuaren eta itsasadarreko, Sokoako eta Urdazuriko aintziren garapena
  • Donibane Lohizuneko eta Ziburuko herriko etxeentzako “Arte eta Historiadun hiriak” labelaren erdiestea
  • Euri uren kudeaketa
  • Jendeen garraioa
  • Ziburuko Errekoletoen erdiuharteko eraikinen antolaketa operazioaren gidaritza

Kide diren herriko etxeak:

  • Ziburu
  • Donibane Lohizune

Hego Akitaniako kontserbazio botanikorako sindikatu mistoa

Voir le site www.cbnsa.fr

Biarritz-Angelu-Baionako aerodromoaren antolaketa eta ustiatzerako sindikatu mistoa.

Lehendakaria: Michel Veunac Jn.

Eskumenak:

  • Muntadura publikoen kudeaketa
  • Muntadura publikoetarako inbertsioa
  • Bidaiarien garraioa (eskola garraioa ezik)

Kide diren instituzioak:

  • Baionako MIG (fr. CCI)
  • Euskal Hirigune Elkargoa
  • Pirinio Atlantikoetako departamendu kontseilua
  • Landetako departamendua
  • Donibane Lohizune

Pirinio Atlantikoetako energia sindikatua

Lehendakaria: Barthélémy Aguerre Jn.

Eskumenak: energia ekoizpen edo banaketa

Contact

HARREMANA

Mail :