0-6 urtekoentzako harrera moldeak

Donibane Lohizunen bizi zara eta haur bat baduzu edo ukanen duzu? Zure haurraren aitzin izen ematea egin ezazu 4 harrera molderen artean leihatila bakar bati: lehen haurtzaro poloan.

Hiriko harrera moldeak

Sagardian elkartea Harrera-Aniztuna

Habas etorbidea, 32
64500 Donibane Lohizune
Harrera gaitasuna: 48
Irekitze ordutegia: 8:00etatik 18:30era astelehenetik ostiralera

Itsas Argia Herriko harrera-aniztuna

Gizabanakako eta taldekako harrera, euskara-frantsesa ingurune elebidunean
Harrera gaitasuna: 22 (zeinetan 12 taldekako harreran)
Irekitze ordutegia : 07:45etik 18:30era astelehenetik ostiralera (ordutegi hedadura zabaldua izan daiteke harrera-aniztuneko etxe-haurtzainentzat).

Copains & Copines mikro-haurtzaindegia

Industriaren karrika, 11
Jaldaiko lan eremua
64500 Donibane Lohizune
Harrera gaitasuna: 10
Irekitze ordutegia: 8:00etatik 19:30era astelehenetik ostiralera

Etxe-haurtzainen sarea (Donibane Lohizune, Ziburu, Azkaine, Getaria, Ahetze)

Harrera etxe-haurtzain independente baten etxean.
Lehen haurtzaro poloa
Ixakako etorbidea
64500 Donibane Lohizune

Izen ematea

Harrera galde ororentzat, sarean telekargatu duzun edo lekuan berean har dezakezun izen emate txosten bakarra osatu behar duzu.

Lehen haurtzaro poloari behakoa

Lehen haurtzaro poloa haur gazteei zuzendua zaien gunea da.

Haurren zaintza moldeei buruzko informazioa burasoei ematen dien zerbitzu bakarreko gunea da: haurtzaindegi harrera aniztunak, etxe-haurtzain independentea, mikro haurtzaindegia, aisialdi harrera…

Lehen haurtzaro poloa animazio gunea ere da. Partzuerrek eta tokiko elkarteek haur, buraso eta haurtzainentzako tailerrak antolatzen dituzte bertan.

Harrera aniztun sail batez osatua den harlekua da ere, Itsas Argia harrera-aniztunak 12 leku eskaintzen ditu.

Lehen haurtzaroko koordinatzaile batek publikoari harrera egiten dio.
(azteazkenetaz eta eskola bakantzetaz kanpo) :

  • Astelehenetik ostiralera 08:30etik 12:30era
  • Hitzordua hartuz baizik, 13:30etik 17:30era.

Contact

Lehen haurtzaro poloa
06 15 50 43 37