Garbitasuna hirian

Donibane Lohizuneko hiriarentzat bizi ingurune garbi eta atsegina eskaintzea etengabeko helburua da.

Baliabide bat…

Denbora osoko enplegatu diren 30 langile hiriko eremua garbi mantentzeko lanean aritzen dira. Urte osoan, asteko egun guzietan, baliatzaileentzako bizi eremu atsegina eskaintzeko behar dena egiten dute.

Uda garaian, turisten hantatze handiak baliabide horren indartzea galdegiten du. Ondorioz, taldeak laguntzeko, udako lanerako langileak kontratatzen dira.

… eta ekintzak

Karriken eta espaloien garbitasuna bi moldez bermatzen da:

  • Udal langileek eskuz eginikoa, hiri barnean, zentro historikoan eta inguruko auzoetan lan zorrotza eramanez.
  • Mekanikoki karrika garbigailu bidez, aipatu sektoreen garbiketarako.

Garbiketa zerbitzuak egiten du ere:

  • Merkatu estaliaren mantenua, kanpotik eta barnetik
  • 35 komun publikoen garbiketa, egunean bi aldiz
  • 470 paperontzien edukiaren bilketa
  • Itsasbazterraren mantenua (paperontziak, komun publikoak, bideak)
  • Landare hondakinen bilketa asteazkenetan – 2 asteazkenetik behineko pasatzea, iparreko edo hegoko eskualdearen arabera.

Azpimarratzekoa da ere langileek haien sektoreko belar txarrak produktu kimikorik baliatu bage kentzen dituztela.