Lehentasunez erosteko eskubidea

Donibane Lohizuneko lurraldeak, lehentasunezko eroste eremuak definitzen dituzten perimetro desberdinak ditu bere baitan.

Lehentasunez erosteko eskubidea, pertsona fisiko edo moral (Udala, Estatua, Departamendua etab.) bati jabe batek salgai eman duen ondasunaren erosle baten orde jartzeko onartzen zaion gaitasuna bezala definitu daiteke.

Ondasun bat lehentasunezko eroste eremu batean baldin bada, eskubide horren titularrari Besterentzeko Asmo Deklarazioa, BAD (fr. DIA), hornitu behar zaio.

2022ko urtarrilaren 1etik, Besterentzeko Asmo Deklarazioaen (BAD/ DIA frantsesez) instrukzioa digitala bilakatu da. BADa linean aurkeztu behar da:

Jaso eta berehala, eskubidea horren titularrak 2 hilabete ukanen ditu lehentasunez erosteko asmorik duen edo ez jakinarazteko.

Hiriko lehentasunezko eroste perimetroa

Hirigintza Kodeko L. 211-1 artikulua betez eta 1987ko uztailaren 23ko Herri Biltzarraren delibero bidez, Hiriak hiriko lehentasunezko eroste perimetro sinplea plantan eman du, Tokiko Hirigintza Planean identifikaturiko hiri (U eremuak) eta hiritzeko (AU eremuak) eremu guzietan.

Tokiko hirigintza planoen lanketa eta aldaketa mailako eskumenen eskualdatzearen baitan, 2017az geroztik hiriko lehentasunez erosteko eskubidean eskuduna den Euskal Hirigune Elkargoak hiriaren lehentasunez erosteko eskubidea berriz ezartzea deliberatu zuen 2018ko abenduaren 15ean.

Lehentasunez erosteko eskubidearen onuraduna: Euskal Hirigune Elkargoa

Salmenta deklarazioa jakinarazteko (BAD) sartze leihatila: Donibane Lohizuneko hiria.

Merkataritza lehentasunezko eroste perimetroa

2014ko irailaren 26ko Herri Biltzarreko delibero bidez, Donibane Lohizuneko hiperzentroari dagokion perimetrorako, Merkataritza lehentasunez erosteko eskubidea sortua izan zen – Hirigintza kodeko L. 214-1 eta ondokoak eta R. 214-1 eta R. 214-2 artikuluak betez.

Lehentasunez erosteko eskubidearen onuraduna: Donibane Lohizuneko Hiria

Salmenta deklarazioa jakinarazteko (BAD) sartze leihatila: Donibane Lohizuneko hiria.

Eremu natural minbera gisako lehentasunezko eroste perimetroa

Departamenduak eta hiriak, guneen, paisaien eta eremu naturalen kalitatearen zaintzea helburu duen babes eta kudeaketa politika bat plantan eman dute.

Pirinio Atlantikoetako departamenduko Kontseiluak, izaera naturala arriskuan edo ahuldua duten perimetroak aitzinetik zedarriztatu ditu.

Eremu Natural Minberen lehentasunezko eroste eremuak Etxebiaga-Erromardia, Artxiloa eta Maiarko-Zenit sektoreetan kokatzen dira.

Lehentasunez erosteko eskubidearen onuraduna: Donibane Lohizuneko Hiria

Salmenta deklarazioa jakinarazteko (BAD) sartze leihatila: Pirinio Atlantikoetako Departamendua.