Donibane Lohizuneko bestetan parte hartzeko informazio baliagarriak aurki itzazu hemen.
2023ko Herriko bestak, ekainaren 22tik 26ra iraganen dira, ostegunetik astelehenera.
Zirkulazioa eta segurtasuna
Bestak ongi iragan daitezen eta denen segurtasuna bermatzeko, hirigunea oinezkoentzat bihurtuko da: ostiral arratsaldean (zerratze-baliabidea pixkanaka hedatuz), ostiral arratsean, larunbata eta igandean, egun osoan. Haatik, hiri barnera sartzen ahalko da larunbatean eta igandean, 06:00etatik 10:00ak arte. Gogoan atxikitzekoa: ostegunean, ostiral goizean eta astelehenean, usaian bezala sartzen ahalko da hiri barnera. 2022ko planoa aurkituko duzu beherago, informazio gisa.
