Hondakindegiak

Lurraldean, hondakinen kudeaketarako ekipamendu gisa, Donibane Lohizuneko herriak hondakindegi bat badu « La Fapa » izeneko lekuan, 307 eskualde-errepidean. Euskal Hirigune Elkargoak dituen 26 hondakindegietatik bat da. Partikularrak dohainik joan daitezke, profesionalak aldiz ordainduz.

[Covid-19 krisia] Urtarrilaren 16tik goiti lurraldeko hondarkintegiek ixteko ordutegi berak atxikiko dituzte

2021eko urtarrilaren 16tik goiti gobernuak etxeratze agindua 18:00etara aitzinatuko duela iragarri ondoan, lurraldeko hondarkintegietan ez da ordutegi aldaketarik izanen:

  • Hendaiako eta Urruñako hondarkintegiak beti 17:45ean itxiko dira,
  • Senpere eta Donibane Lohizuneko hondarkintegiak beti 18:00etan itxiko dira.

Zer ekar daiteke hondakindegira ?

  • Obra hondakinak (sunsitze, harea),
  • Kartoi handiak,
  • Trabagarriak (altzariak, matalazak),
  • Egurra (altzariak, paletak, oholak),
  • Hondakin berdeak (belar moztea, xedarratzea),
  • Burdineriak,
  • Gurpil-azalak,
  • Jantziak,
  • Etxeko hondakin bereziak (neon argiak, kontsumo tipiko anpoilak, motor-olioak, etxeko olioak, bateriak, pilak, disolbatzaileak, tinduak, tresneria elektriko eta elektronikoak).

Zure etxetik hurbil dauden hondakindegiak

Hego Lapurdiko lurralde eremuak lau hondakindegi zenbatzen ditu. Horietarik bat zure etxetik hurbil dago.

KokapenaIrekitze egunak eta ordutegiaKontaktua
Donibane Lohizune
“La Fapa”
RD 307
Astelehena, asteazkena, ostirala, larunbata: 9:00 – 12:00 eta 13:00 – 18:00
Asteartea, osteguna: 14:00 – 18:00
05 59 51 25 98
Hendaia
Xakamartegia bidea
Astelehenetik larunbatera: 8:30 – 17:45
Igandea: 9:00 – 12:00
05 59 20 35 67
Senpere
“Amotze/Herburua”
RD 307
Astelehena: 9:00 – 12:00 eta 13:00 – 18:00
Asteartetik ostiralera: 14:00 – 18:00
Larunbata: 9:00 – 12:00 eta 13:00 – 18:00
05 59 47 52 73
Urruña
“Laburrenia”
Etzan Borda bidea
Erlaitzeko bide gainaldea
Astelehenetik larunbatera: 8:30 – 17:45
Igandea: 9:00 – 12:00
0 800 64 2014 (dohainikako zerbitu & dei)

Hondakintegiak hetsiak dira besta egunetan.

Hondakindegi baten eginkizunak

Hondakindegiak hondakinen kudeaketa katearen parte diren ekarpen eta bilketa guneak dira (bilketa, tratamendua eta balio ematea).

Hauei esker, besteak beste, egin daitekeena:

  • Birziklatzea eta ekaiei balioa ematea ahal bezainbat lagundu,
  • Ohiko bilketek haien gain hartzen ez dituzten hondakinak hustu,
  • Legez kanpoko uzteek eta etxeko hondakin bereziek (hondakin arriskutsuak) eragiten duten kutsadura murriztu,
  • Biztanleria osoa ingurumena begiratzeari eta aire librean su emateko debekuari sentsibilizatu.

Contact

Hego Lapurdiko lurralde eremuaren hondakindegiak: