Getxorekin partzuergoa

Irekitzeko, trukatzeko eta deskubrimendu kultural eta ekonomikoak egiteko borondatea: Donibane Lohizuneko hiriak Bizkaiko Getxoko hiriarekin partzuergo bat abian emateko asmoa du.

Saint-Jean-de-Luz et Getxo

Donibane Lohizuneko eta Getxoko auzapezen arteko aspaldiko laguntasunetik sortua, bi hirien arteko hurbilketa begi bistako gisa agertu da.

Hiriak antolaturiko ateraldien baitan, donibandarrek Getxo hiriaren erakargarritasuna deskubritu dute.

Hurbil den hiria – Bilbo iparraldetik 30 minutura – Getxok gaztelera eta euskal hiztunak diren 80.000 biztanle ditu.

Donibane Lohizuneko hiriak, zeinean euskara eta gaztelera lehen mailatik irakasten den, etorkizunean Getxoko eskolekin trukaketak plantan eman daitezen nahi du.

Getxori begirada

Hego Euskal Herriko itsasbazterreko hiria, Getxok kultura eta gastronomia turismoa garatzeko joera du. 1893an estreinatu zuen bere zubi-eseki ezagunak Portugalete eta Getxo lotzen ditu. Industria iraultzaren ikurra den obra berdingabea da.

Informazio gehiago