Ingurumenean Azantza Prebentzio plana (IAPP)

Legearen arabera, Donibane Lohizunek azantzaren prebentzio plan batez hornitu da.

Ingurumenean Azantza Prebentzio plana

Ingurumenean azantzaren ebaluaketa eta kudeaketari buruzko europako 2002/49/CE  direktibak Europa Batasuneko estatu kide guziei ikusmolde amankomun bat zehaztu die, ingurumenean azantzak gizakiaren osasunarengan dituzten ondorio kaltegarriak lehentasunez saihesteko, abisatzeko edo murrizteko.

Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko plan honen gauzaketa, Pirinio Atlantikoetako Prefetak engaiatutako direktiba honen gauzaketaren azken etapa da. Dokumentu honi zuzenduak diren azpiegiturak Victor Hugo bulebarrean eta Pierre Larramendy etorbidean dira.

Ingurumenean Azantza Prebentzio Plana 4 urratsetan

Diagnostikoa

Diagnostikoaren lehen urratsak, biztanleriak soinu esposizioaren inguruan duen ezagutza osoa zerrendatzeko  aukera eman digu. Urrats honen helburua eremu zaratatsuak identifikatzea izan da, araudiak zehaztutako balore mugen arabera. Diagnostiko hau egina izan da eskuragarriak diren datu baseen loturak eginez eta bereziki:

  • Prefetak erabakitako zarata estrategikoen kartak
  • Prefetak 2019ko ekainaren 3an erabakitako bideen soinu sailkapena.

IAPP egitasmoa

Diagnostikoaren ondotik, IZPP egitasmoa idatzia izana da.

Kontsultazio publikoa

IAPP egitasmoa kontsultazio publikora eramana izan da, 2020ko agorrilaren 25etik urriaren 24rako ingurumeneko kodeko R572-8 artikuluak aurreikusten duen bezala.

Onarpena

Proiektuaren inguruan ez denez oharpenik egin, IAPP-a onartua izan da, 2020ko urriaren 29ko 64-2020-10-29-004 zka duen prefetaren erabakiaren bidez.

Herriko Etxeko ekintzak

Hunkituak diren azpiegituretako biztanleen soinu ingurumena menperatzeko edo hobetzeko, herriak antolaketak segitzen ditu, mugikortasun goxoak garatuz (bizikleta, oinezko bideak)