Arriskuen prebentzio plana

Legearen arabera, Donibane Lohizune arriskuen prebentzio planaz dohatua da.

Uholde Arrisku Naturalen Prebentzio Plana (UAPP)

Inguramenaren babestearen sendotzeari buruzko 1995eko otsailaren 2ko 95-101 legeak Arriskuen Prebentzio Plana (APP) finkatu zuen.

Dokumentu horren sortzearen ardura Estatuari dagokio, arrisku bat edo gehiagoren mentura luketen eremuetan lurren baliatzea menperatzeko eta arautzeko, baina baita zuzenki arriskuan izan gabe egokitze lanek arriskuan ezarriko luketen eremuetan ere.

Arriskuen Prebentzio Planen xedea da:

  • Lurralde jakin bateko arriskuak aztertzea
  • Arriskuan dauden eremuen zedarriztatzea ondorioztatzea
  • Arriskurik gabeko eremuen garapena lehenestea
  • Arrisku eremuetan, hirigintzari, eraikuntzari eta kudeaketari dagokionez arautegiak finkatzea

Araudiaren aplikatze alorrak proiektu berriak kontuan hartzen ditu, baina baita jadanik diren ondasunak ere. Tokiko Hirigintza Planari gehitu zaion UAPPak barne hartzen ditu:

  • Aurkezpen txosten bat
  • Uholde arriskuen prebentzio araudi bat
  • Zonakatze plan bat

1997ko martxoaren 26ko prefekturako delibero bidez, Urdazuriren eta honen ibaiadarren ur gainditze arrisku naturalen prebentzio plana manatu zen Donibane Lohizuneko hiriarentzat. Honek barne hartzen du:

Uholde Arrisku Naturalen Prebentzio Planaren berrikustea

2005eko abenduaren 2ko prefekturako 2015-356-007 erabakiak Uholde Arrisku Naturalen Prebentzio Planaren (UAPP) berrikustea manatu zuen.

2018ko azaroaren 27ko prefekturako erabakiak UAPParen berrikustearen osaketarako epea 18 hilabetez luzatu zuen.

Itsaso gainditze fenomenoak eta Urdazuriren ur gainditzeak barne hartzen ditu, ehun urteko agerpeneko gertakari batentzat.

Kontzertazioa

2016ko urtarrilaren 5az geroztik, publikoaren kontzertazio baten baitan, 2015eko abenduaren 2ko erabakia zein arriskuen mapak eta ikerketen aurkezpen txostenak (Itsaso gainditzeak eta Urdazuriren ur gainditzeak) sarean, Estatuaren zerbitzuen webgunean, aurki daitezke.

Prefekturaren gunea progresiboki osatua izanen da, APPak aitzina egin ahala.

Contact

Hirigintza zerbitzua

Tél : 05 59 51 61 25 – Mail :