Donibane Lohizuneko hiriak denentzako kirolaren praktika faboratzen du.
Osasun ibilbidea
Errobi bazterreko Alfred Pose pasealekuan den osasun ibilbideak denentzako eskuragarri den kirol ibilbidea eskaintzen du. 4 geldialdiz osatua da, Elgar taldearen aitzinean, Urdazuri ibiltokian, kirol anitzeko eremuan eta Real del Sarte plazabartatzean (street workout). Gune bakoitzak giharrak indartu edo mantentzeko 4-5 ariketa tresna ditu.
Gisa horretan gazte, adineko, kirolari hasiberri eta/edo mugikortasun mugatukoek libreki aktibitate fisiko bat kanpoan praktikatzen ahal dute.
Xehetasun gehiago herriko etxean, kirol zerbitzuan edo 05 59 51 61 53 zenbakira deituz.
Kirol anitzeko Donibane
Haurrak
Donibane Lohizuneko kirol zerbitzuak kirol anitzeko eskola bat antolatzen du 2025-2026 ikasturterako.
ANTOLAKUNTZA
- 2019 eta 2018 artean sortu diren haurrei irekia zaie irailaren 24 tik ekainaren 10 arte
- Asteazkenetan (14:00 etan edo 15:00 etan) eskola denboran.
- 6 saioko zikloa kirol jarduera bakoitzean.
- Astean ordu bat.
- 30 haurrez osatutako 2 talde.
- Kotizazioa: 35€ urtean.
IZEN EMATEA SOILIK DOZIER OSOA ERAKUTSIZ
Baitezpada ekarri beharko dituzue osasun liburuxka (egin beharreko txertatzeak eginik), kirol egiteko medikuntza gaitasun agiria: eskolaz kanpoko asurantza eta nortasun agiriko argazkia. Izen-emate orria eta onartu beharreko barne araudia deskargatu eta osatu, herriko etxearen webgunean
IZENA EMATEKO EGUNAK ETA ORDUAK:
Irailaren 03 tik. 8:30 etatik 12:00 etara goizean soilik kirol zerbitzuan.
- Aurten jarduerak hauek proposatuak dira :
- Golfa, Atletismoa, Judoa,Esku baloia eta Errugbia
Jardueren egunak eta lekuak zehaztuko dituen egutegia emanen dizuegu izena ematerakoan.
Xehetasunak: 05-59-51-61-53 eta
Helduak
Kirol anitzeko Donibane egiturak helduak ere kirolari sentsibilizatzen ditu. 2020ko sartzetik goiti, kirol zerbitzuak bi saio proposatzen dizkie:
- Astelehena 14:00 – 17:00: ibilketa nordikoa (10 km)
- Asteartea 14:00 – 15:00: gimnastika eztia
- Osteguna 10:30 – 12:00: ureko oinezko ibilketa
- Ostirala 10:30 – 12:00: kirol anitzeko jarduerak (baloia, erraketa, etab.)
Jende kopurua mugatua da.
Prezioak:
- Saio 1 asteka: 35€ urterako
- 2 saio asteka: 55€ urterako
- 3 saio asteka: 75€ urterako
- 4 saio asteka: 95€ urterako
Aitzinetik izena emateko: Herriko Etxeko kirol zerbitzuan (beherean, atearen aldean), 2025eko irailaren 08a, astelehena – 8:30 > 12:00.
Argibide gehiago: 05 59 51 61 53.
Labela « Commune sport pour tous »