Eremu publikoaren okupazio kalitate xarta

Donibane Lohizuneko hiriak eremu publikoaren okupazio kalitate xarta bat du.

Zer da?

Erreferentziazko tresna bat da. Xartak aitzinaldeen tratamendu eta eremu publikoaren okupazio mailako gomendioak ematen ditu, higigarriei, ekipamenduei eta osagarriei dagokien arauzko eta kalitatezko manuen bidez.

Zein dira helburuak?

Lurraldearentzako erakargarritasun eta dinamismo eragile den merkataritza ehun zabala, anitza eta kalitatezkoa zaintzea du helburu, bi kontsignatan oinarriturik: irisgarritasuna eta estetika. Kalitatezko bizi eremua eta hiri-barne erakargarria bateratzeko xedea du ere. Ondarezko Gune Ohargarria (lehenago Arkitekturaren eta Ondarearen Balioa Emendatzeko Eremua, AOBEE, gisa ezagutzen zena) desmartxaren baitan kokatzen da.

Nori zuzentzen zaio?

5 sektoretan banatzen diren merkatari donibandarrei zuzentzen zaie:

  • 1. sektorea: itsas aitzineko establezimenduak
  • 2. sektorea: hiri zaharreko oinezkoen karrikak
  • 3. sektorea: zentroa
  • 4. sektorea: Pergolako galeria
  • 5. sektorea: hiriaren gaineratekoa

Noiz ezarri zen?

Xarta 2015ean sortu zen.

Nork idatzi zuen?

Donibane Lohizuneko hiriaren, Euskal Herriko Turismo Bulegoaren (lehenago Turismo, Merkataritza eta Artisautza Bulegoa zena), Estatuko zerbitzuen, ekonomia alorreko ganberen eta tokiko ordezkari sozio-profesionalen arteko elkarlanaren sintesia da.

Zein dira oinarrizko arauak?

Aitzinetikako baimen eskaera

Eraikin aitzinaldean edo eremu publikoan itzalkari, entseina, higigarri edo ekipamendu desberdinen instalatzeko, saltegi baten eskubidekoa izanik ere, aitzinetikako baimen eskaeratik pasa behar da.

Instalatze motaren araberako formulario desberdinak publikoaren esku daude, adibidez:

  • Entseinak: Cerfa 14798*01
  • Erakusmahaiak, terrazak: Cerfa 14023*01 – Jarraibidea

Frantziako bastimenduen arkitektoaren iritzia

Xedapen bereziak AOBEEan (Arkitekturaren eta Ondarearen Balioa Emendatzeko Eremua): 1. sektoretik 4era + 5. sektoreko batzuk.

Antolaketa ororentzat, deklarazioa Frantziako bastimenduen arkitektoari helarazi behar zaio.

Baimenaren iraupena

  • Aitzinaldeen tratamendua: behin betikoa
  • Zolen okupatzea, terrazak eta erakusmahaiak: urte batekoa, espresuki berritu daitekeena.

Okupatzea eta irisgarritasuna

Eremu publikoko okupatzeak eta beste baimen administratiboak hirugarrenen eskubideen errespetuaren baldintzarekin esleitzen dira.

Salbuespenezko eta arrazoituriko baimen berezirik ezean, okupatu daitezkeen hegaletako mugak merkataritza aktibitatea gerizatzen duen higiezinaren aitzinaldearen katastroko mugen berak dira.

Ostatu eta jatetxeetako terrazek eta, orokorkiago, saltokien erakusmahaiek ez dute zirkulazio publikoa eta, berezikiago, ahalmen urriko jendearen zirkulazioa oztopatu behar

Espaloian libre gelditu behar den oinezkoen pasaiaren zabalera gutienez 1,40m-koa izan behar da eta, kasu batzuetan, 1,20 m-ra apaldua izan daiteke.

Itzalkariaren, eguzkitakoaren edo oinezkoen pasaia gainean den beste baliabide orok 2,10 m-ko gutienezko gortasuna ukan behar du.

Bide guzietan, oinezkoen ibilbideak barne, sokorrietako ibilgailuek oztoporik gabe esku hartzeko parada ukan dezaten 3 m-ko pasaia librea utzi beharko da.