Kalilo aplia: hondartzei buruzko informazio baliagarriak

Ipar Euskal Herriko Hondartzei buruzko informazio baliagarri guziak ukanen dituzu, urririk den aplikazio honi esker.

Kalilo zer da?

Bainatzera edo surfatzera joan aitzin, Kalilo aplikazioak geolekutuz, Donibane Lohizuneko eta Ipar Euskal Herriko hondartzen datuetan sartuko zira:

  • Banderaren kolorea;
  • Eguneko eguraldia;
  • Haizearen, uhainen eta mareen lekuko argibideak.
Impression

Beste informazioak

Beste argibide batzu ematen dizkizu ere, hala nola zaintza ordutegiak, sartzeko errextasunak eta zerbitzu baliagarriak (ostatatze arina, ur joko elkarteak, etab…)

Aplikazio hau, telefono mugikorrean kargagarria den Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzu bat da. Datuak, egunean zehar gaurkotuak dira.