Donibandar ondarea

Donibane Lohizuneko hiriak haren ondare material eta ez materialaren kontserbazioa eta balioztatzea zaintzen ditu.

Ondare materiala

Ondare material anitzaren jabe, hiriak honen kontserbatzeko eta balioztatzeko ekintza desberdinak etengabe abian ematen ditu:

Udal bildumen segimendua

Donibane Lohizuneko hiria 150 obra artistiko baino gehiagoren jabe da (margolan, eskultura, etab.), hauen artean Ramiro Arrue euskal margolari ospetsuaren ekoizpen batzuk. Pieza horiek erregularki ikusgai ezartzen ditu eta, beste hiriek aldi baterako erakusketetan ezar ditzaten, baita prestatzen ere.

Hiriak, haren bilduma osatzen duten obrak erosten, prestatzen eta zaharberritzen ditu.

Bestalde, artisten eta bildumagileen dohaintzek ere hiriaren ondare artistikoa aberasten dute.

Elizaren mantenua

San Joan Bataiatzailearen eliza, honen atal zaharrenak XIV. mendekoak izanik, etengabeko segimendu eta lanen beharretan da, bai kanpoaldetik zein barnealdetik.

Margo apainduren zaintzeko, galeriako organoaren zaharberritzeko eta apez-apainduren zaharberritzeko xantier desberdinak abian dira.

Monumentu historiko gisa sailkatuak diren eraikin pribatuetako lanentzako laguntza

Hiriak, ondarearen parte diren eraikin pribatuen zaharberritze lanetan parte hartzen du.

Adibidez, Departamenduko Kontseiluarekin elkarlanean, “Luis XIV” gisa ezagutzen den Lohobiague Etxearen zaharberritzea laguntzen du.

Ondare ez materiala

Donibane Lohizuneko hiria Euskal Kultur Erakundearekin adostu duen elkarlanerako hitzarmenaren izenpetzaile da. Horren bidez, hiriak, EKEri baliabide iturri eta euskal kulturaren erreferente izaera aitortzen dio. Udal eta elkarte egiturek abian ematen dituzten ekimenentzat, erakundeari kultura mailako aditu iritzia galdatzen dio.

Muxua Langue Basque

Donibane Lohizuneko hiria Euskal Kultur Erakundearekin adostu duen elkarlanerako hitzarmenaren izenpetzaile da. Horren bidez, hiriak, EKEri baliabide iturri eta euskal kulturaren erreferente izaera aitortzen dio. Udal eta elkarte egiturek abian ematen dituzten ekimenentzat, erakundeari kultura mailako aditu iritzia galdatzen dio.

Elkarlan horren lehentasunezko ardatzak ondoko eremuetan kokatzen dira:

  • Euskal literatura ;
  • Arte bisualak eta zinema ;
  • Ikusgarrigintza: antzerki, musika, dantza, karrika ikusgarriak ;
  • Ondarea: Donibane Lohizuneko eta Ziburuko Herriarteko Sindikatuaren baitako gomendio eta aditu txostena.

Hiriko kultura misio desberdinak elkartzen dituen zeharkako lana da.

Adibidez, Ibilki baliabidearekin, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkien emanaldiak sustengatzen ditu.

Hiriak, euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan, hedapenean eta sustapenean ari diren beste elkarte batzuk ere sustengatzen ditu.