Nerabe klubean kidetzen naiz

Ihes egiteko gogoa? Donibane Lohizuneko nerabe kluba 12 eta 17 urte arteko nerabeentzako aisialdi harreraz arduratzen da, eta opor ttipietan – Eguberriz ezik – eta udako oporretan aktibitate eta ateraldiak proposatzen ditu.

Aktibitateak

Nerabeek kirol eta kultura aktibitateak praktikatzen dituzte. Haien aisialdiak talde pedagogikoaren laguntzaz antolatzen dute.

Uztaila eta agorrilean, nerabe klubak Hondartza Handiko ttattola bereganatzen du.

Astelehenetik ostiralera irekia da, 14:00etatik 18:00etara.

Nerabeentzako aktibitateak dira:

  • Aktibitate ludikoak: karta jokoak, mahai jokoak etab.
  • Kirol aktibitateak: ping-ponga, boleibola, hondartza futbola etab.

Goizak nerabeek proposaturiko aktibitate edo ateraldientzako atxikiak dira: tiraturiko flotagailua, piragua, rafting etab.

Udazken, negu eta udaberriko oporretan, gazteekin adosturiko egun erdiko ateraldi eta aktibitate egitaraua eskaintzen da. Negu oro elurretarako egonaldiak antolatzen dira.

Kidetzea

Klubera kidetzearen kostua:

  • 20 € donibandarrentzat edo Donibane Lohizunen ikasten dutenentzat
  • 35 € besteentzat.

Irailaren 1etik agorrilaren 31ra baliagarria da.

Urteko edozein mementotan kidetzen ahal da.

Contact

Gazte saila
34 Victor Hugo hiribidea
Tél : +33 (0)5 59 85 20 40
Mail :