Gaztegunea

Gaztegunea Donibane Lohizuneko 15-25 urtekoei zuzentzen zaien informazio eta aisialdi eremua da.

Osoki nerabe eta heldu gazteei esleitua

Eremu honek ahalbidetzen du:

  • Dokumentatzea: ikasketak, formakuntzak, osasuna, aisialdia…
  • CV eta motibapen gutuna osatzeko aholkuak galdegitea
  • Lana atzematea: udako lana, haurtzaintza, lehen haurtzaroa, klase partikularrak…
  • Lagundua izatea: proiektu finantzaketa, gidabaimena…

Internet gunea

Gazteguneak Internet eskura uzten du:

  • Interneten ibiltzeko: e-mailei erantzun, txateatu, sare sozialak kontsultatu
  • Aisialdi proiektuak plantan emateko
  • Enplegu edo formakuntza bat atzemateko
  • Informatika tailerretan parte hartzeko

Permanentziak

Gazte saileko egoitzan, gazteentzat lan egiten duten antolakunde desberdinen permanentziak atxikiak dira

Adoenia

Nerabeen etxea, entzunak eta/edo lagunduak izateko beharra duten 11 eta 19 urte arteko gazte guzientzat eta hauen senideentzat. Doakoa, isilpekoa eta anonimoa den harrera.

Donibane Lohizuneko permanentzia hilabeteko lehen ostegunean izaten da, 13:00etatik 17:00etara

Xehetasunentzat edo hitzordua hartzeko:
Adoenia
6 Lahubiague etorbidea – 641000 BAIONA
Tél : 05 59 64 22 52
Mail :
Site web : www.adoenia.fr (nouvelle fenêtre)

Euskal Herriko Gazteen Etorkizunerako Tokiko Misioa

Tokiko misioak eskola sistematik atera diren 16 eta25 urte arteko gazteak – lanbide kalifikaziorik ez dutenak edo egokia ez zaien kalifikazioa dutenak – proiektu profesional bat formalizatzen edo enplegu iraunkor bat atzematen laguntzen ditu.

5 urtez iraun dezakeen segimendu pertsonalizatua egiten du

Xehetasun gehiagorentzat:
Gazteen Etorkizunerako Tokiko Misioa :
Tél : 05 59 59 82 60 (siège de Bayonne)
Site web : www.missionlocale-paysbasque.org (nouvelle fenêtre)

Informazio eta Orientazio Zentroa (I.O.Z, fr. C.I.O.)

I.O.Zak dokumentazioa libreki eskura uzten du (formakuntza jarraikia, konkurtsoak, lanbideak…) eta orientazio aholkulari psikologo batekin elkarrizketa pertsonalizatuak egitea ahalbidetzen du.

Permanentziak asteazken arratsaldetan hitzordua harturik izaten dira, 13:00etatik 17:00etara.

Xehetasunentzat eta hitzordua hartzeko:
Baionako I.O.Z.
26 Arancette bidea – 64100 Baiona
Tél : 05 59 52 14 58
Site web : www.ac-bordeaux.fr (nouvelle fenêtre)

A.A.L.P.Z (fr. CSAPA) Adikzioa Euskal Herrian

Adiktologiako Arta Laguntza eta Prebentzio Zentroak adikzio guziak tratatzen ditu eta desira duen pertsona oro dohainik errezibitzen du: kontsumitzaileak, familiak…

Diziplina anitzeko profesional talde batek laguntza pertsonal eta indibiduala eskaintzen du.

Donibane Lohizuneko permanentziak asteazken arratsaldetan izaten dira, hitzordua harturik.

Xehetasunentzat eta hitzordua hartzeko:
CSAPA Addiction Pays Basque
Mercure Zentroa, 25 Jean Leon Laporte etorbidea – 64600 ANGELU
Tél : 05 59 63 63 63 / 06 87 77 50 24
Site web : www.anpaa.asso.fr (nouvelle fenêtre)

Pour prendre rendez-vous avec les conseillères de Saint-Jean-de-Luz :

Contact

Espace jeunes
34 boulevard Victor Hugo
Tél : 05 59 85 20 40
Mail :