Eskolen zerbitzuak Donibane Lohizuneko haurren eskolarako izen emateak kudeatzen ditu.
2022-2023 ikasturteko sartzea
Eskoletako izen emateak 2022ko eskola sartzearentzat, 2022ko urtarrilaren 31an hasiko dira.
Haien haurra Donibane Lohizunen eskolatu nahi duten familiek eskolarako aitzin izen emate txostena bete behar dute. Txosten hau itzultzekoa da, 34 Victor Hugo bulebarrean kokatua den gaztegunera, 2022ko apirilaren 15a aitzin, ostirala, behar den bezala osaturik eta eskatuak diren egiaztagiriekin.
Oharrak:
- Zure haurra beste eskola batean jadanik eskolatua baldin bazen, zerrendatik-kentze frogagiria hornitu beharko diguzu eskola sartzea aitzin (frogagiri hau, zure haurraren eskola ohiko zuzendariak emanen dizu).
- Zure haurra Donibane Lohizunen eskolatu nahi baduzu baina ez bazara hirian bizi, salbuespenezko baimena derrigorrezkoa da. Barne hartzen du:
- Eskola Poloan eskuragarri den salbuespenezko baimena eskaera formularioa ;
- Bizi zaren herriaren salbuespenezko baimenaren onarpena (Auzapezari zure haurra Donibane Lohizunen eskolatzeko baimena galdeginez gutun bat helarazi behar diozu).
2022-2023 ikasturterako, lehen mailako eskolatzea ondoko moldean iraganen da :
Izen ematea ama eskolan
- Gazteenak: 2019an sortu diren haurrak;
- Artekoak: 2018an sortu diren haurrak;
- Handiak: 2017an sortu diren haurrak.
2022-2023 ikasturteko sartzerako, 2022ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren artean 3 urte bete dituzten haurrak soilik sartuko dira eskolan.
Lekuak libre izatearen baldintzapean, txostena aztertu eta aldeko iritzia jaso ondoren eskolan sartzen ahalko dira:
- 2022ko irailean: 2020ko urtarrilaren 1aren eta martxoaren 31ren artean sortu diren haurrak
- 2023ko urtarrilean: apirilaren 1a eta gero sortu diren haurrak.
Lehen mailako izen emateak
- Lehen urtea: 2016an sortu diren haurrak;
- Bigarren urtea: 2015ean sortu diren haurrak;
- Hirugarren urtean: 2014an sortu diren haurrak;
- Laugarren urtean: 2013an sortu diren haurrak;
- Bostgarren urtean: 2012an sortu diren haurrak.
Informazio orokorrak
Haurraren ardura ukanen duen eskola ondoko moldean erabakiko da:
- Bizitokiaren sektore geografikoa;
- Hautaturiko opzioak;
- Leku libreak.
Contact
Eskolen zerbitzua
Lehen haurtzaroa – eskola gaiak – gazteria
Zuzendaritza
34 Victor Hugo hiribidea
Tél : +33(0)5 59 51 61 38 / +33(0)5 59 85 20 40
Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 17:30era, ostiraletan 08:30etik 16:30era egun jarraikian
Mail :
Informazio gehiago
- Eskolan izena aitzinetik emateko 2022-2023ko dosierra406 KB – pdf
- Eskola publikoetan izen-emateko 2022-23ko azalpen oharra342 KB – pdf
- Eskolako izen-emate eskaera, donibandarrak ez diren haurrentzat240 KB – pdf
- Herritik kanpoko eskoletan izen-emateko 2022-23ko baimen berezia238 KB – pdf
- www.education.gouv.fr webgunea ikus