Eskola garraioa

Eskola garraioak Ipar Euskal Herri – Aturriko Mugikortasun Sindikatuaren gain dira 2018ko iraileko eskola sartzeaz geroztik.
Eskola garraioen zerbitzu hau, lehen mailan, kolegioetan eta lizeoetan eskolatuak diren ikasleentzat da.

2020-2021eko eskola garraioak: izen emateak

Izen emateak, 2020ko ekainaren 15etik agorrilaren 2ra egitekoak dira.

Izen emate moldeak

Aurten, eskola garraioetako izen emateak ama eskolatik lizeorainoko ikasleentzat egitekoak dira:

Horretarako, erabiltzaileek beren erabiltzaile izena agertzen duen gutun bat ukanen dute. Erabiltzaile izen horri esker, beren esparru pertsonalera sar daitezke dosierraren jarraibideaz jakinean izateko.

Argibide gehiagoren ukaiteko, erabiltzaileak eskola garraioen zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke:

  • Telefonoz : 05 59 44 77 77 astelehenetik ortziralera 09:00etatik 12:30era eta 13:00etatik 17:00etara,
  • E-mezuz : .

Internet sarbiderik ez duten erabiltzaileentzat

Leku dedikatuak antolatuak dira Elkargoaren Etxeetan, internet konekziorik ez duten erabiltzaileentzat edo beren izena ematerakoan zailtasunak dituztenentzat.

Donibandarrentzat, erakunde hurbilena Hego Lapurdiko Elkargoaren Etxea da, Urruñako 5-7 Putillenea karrikan kokatua dena (Tel.: 05 59 48 30 85)