Eskolaldi ingurukoa

Donibane Lohizunen, kantinarako, haurtzaindegirako eta ikasketa zaindurako izen ematea leihatila bakarrak kudeatzen du: eskola gaietarako zerbitzua.

Kantina

Eskola gaietarako Donibane Lohizuneko udal zerbitzuak, kantinako menuak nutrizionista batekin elkarlanean egiten ditu.

Egunero 750 bazkari banatzen dira Donibane Lohizuneko eskoletan. Eskola publikora eta ikastolara doazen bazkariak Maurice Ravel lizeoko sukalde zentralak prestatzen ditu. Platerak lotura beroan garraiatzen dira ikastetxeetara.

Haurrak jakien zaporeei eta janari xahutzearen aurkako borrokari sentsibilizatzeko eginak diren proiektu pedagogikoak plantan ematen dira.

Nutrizio hautuak

Elikadura oreka lehentasuna da :

  • Saltsadun plater guti ;
  • Gizen eta azukreen kantitatearen kontrola ;
  • Elikagaien gatza edukia kontrolatua.

Aste guziz, menuak laborantza biologikotik heldu den jaki bat du gutienez. Tokiko ekoizpen freskoen haututa sustatzen da.

Jaki batzuekiko intolerantzia duten haurrentzat (alergia larriak), burasoek harrera indibidualizatu proiektu, HIP, eskaera egiten diote ikastetxeari.

Tarifs

2020-2021 ikasturterako Herriko etxeko kantinako tarifak ondoko moldean finkatuak izan dira :

  • Prezio ertaina: 3,75 €(bazkaltiar erregularra) ;
  • Noizbehinkako tarifa: 4,40 € ;
  • Apalduz doan tarifa (egoeraren arabera): 3,26 €/2,72 €/2,16 €/1,09 € (ik. Azpian den telekargatzeko dokumentua edo xehetasunak GEUZean).

Kentze automatiko bidez ordaintzeko, formularioa telekargatu, bete eta itzuli behar da (ik. Azpian den dokumentua).

Haurtzaindegiak eta ikasketa zainduak

Zure haurra eskolan sartzeko tenorea baino lehenago utzi behar duzu? Arratsalde bukaeran baizik ezin duzu zure haurra berreskuratu? Donibane Lohizuneko hiriak haurtzaindegi eta ikasketa zaindu zerbitzua eskaintzen du.

Ordutegia

  • Goizean, 7:45etik 8:20era ;
  • Arratsaldean, 16:30etik 18:30era.

2020-2021 ikasturterako ordainketa eta tarifak

Hiruhileko prezioa ordain daiteke:

  • Kentze automatiko bidez (RIBa gehitu) ;
  • Sosez (zenbateko zuzena eman) ;
  • Txeke bidez, Lehen haurtzaroa – eskola gaiak – gazteria, eskola gaietarako zerbitzuan utziz astelehenetik ostiralera, 8:30etik 17:30era.

Haurtzaindegiaren tarifiak (Ama Eskolak)

  1er enfant 2ème enfant 3ème enfant et plus
1er trimestre 52 € 40 € Gratuit
2ème trimestre 39 € 30 € Gratuit
3ème trimestre 39 € 30 € Gratuit

Haurtzaindegiaren tarifiak (Lehen mailako eskolak) :

  1er enfant 2ème enfant 3ème enfant 4ème enfant
1er trimestre 64 € 52 € 40 € Gratuit
2ème trimestre 48 € 39 € 30 € Gratuit
3ème trimestre 48 € 39 € 30 € Gratuit

Contact

Eskola Poloa
Lehen haurtzaroa – eskola gaiak – gazteria
Zuzendaritza
34 Victor Hugo hiribidea
Tél : 05 59 51 61 38 / 05 59 85 20 40
Astelehenetik ostiralera, egun osoan 8:30etik 17:30era
Mail :