Itsas animaliak badira badian

Donibane Lohizuneko badian hainbat itsas animalia bizi dira, horien artean izurde handi bat. Animalia hau babestua da. Bere presentziak denon arreta eskatzen du.

2025eko udazkenaz geroztik, izurde handi bat (Tursiops truncatus) badian ibiltzen da.

Espezie babestua

Espezie hau Europako mailan espezie babestu eta interes komunitariokoa da. Bere presentziak lagundu du, besteak beste, Natura 2000 sareko guneak sortzen Euskal kostaldean, bai eta Euskal Kostaldeko Itsas Eremu Babestua ere, zeinaren baitan sartzen den Donibane Lohizune/Ziburu badia.

Araudia

Bere presentziak denon arreta eskatzen du.
Animalia ez trabatzeko, hainbat neurri errespetatu behar dira.

2011ko uztailaren 1eko ministro-erabakiak (2. artikulua) debekatzen du:

  • zetazeoen nahitara trabatzea,
  • 100 metro baino gutiagora hurbiltzea (itsas eremu babestuetan),
  •  animalia jarraitzea edo jazartzea,
  • hunkitzea edo bazkatzea,
  • bere bidea moztea,
  • hurbileko itsasontzi batean dagoen pertsona baten uretaratzea

Halako asaldurak arau-hauste dira, eta zigortuak izan daitezke: 750 euroko isuna pertsona fisikoentzat eta 3.500 eurokoa pertsona juridikoentzat.

Araudi hau tokian tokiko auzapezaren agindu batek osatzen du.

Ur eremuko erabiltzaileen segurtasuna

Nahiz eta animalia bainularien eta ur eremuko erabiltzaileen hurbiltasuna bilatzen ari dela dirudien, espezie basatia da.
Orain arteko jokaera ez-oldarkorra alda daiteke. Erreakzio bat-batekoak izan ditzake, bainulariak arriskuan jarriz.

Animalia honen ezaugarriak

5 eta 8 urte arteko eme gazte ez heldu bat da; 2 metro inguru neurtzen du eta 200 kilo inguruko pisua du.
Izurde handia Euskal kostaldeko espezie adierazgarria da. Kostaldeko eremuetan zein itsaso zabalean ibiltzen da. Izurde handiek badietara eta estuarioetara egiten dituzten sarrerak haien jokabide naturalaren parte dira, bereziki elikagai bila ibiltzen direnean.

Presencia de un delfín en la bahía

¡Respetémoslo!
Adapte su comportamiento en presencia de este animal salvaje y protegido:
No acercarse (a menos de 100 m según la normativa – Decreto ministerial del 1 de julio de 2011)
No intentar nadar con el animal, perseguirlo ni rodearlo
No tocarlo
No alimentarlo
Si observa que el animal está en peligro o herido, contacte con Pelagis : 05 46 44 99 10

A bottlenose dolphin has been spotted in the bay.

Let’s respect it ! 
Adapt your behavior in the presence of this wild and protected animal:
Do not approach it (closer than 100 meters, in accordance with regulations – Ministerial Order of July 1, 2011)
Do not attempt to swim with the animal, chase it, or surround it
Do not touch it
Do not feed it
If you notice that the animal is in distress or injured, contact Pelagis: +33 5 46 44 99 10