Donibaneko besten kirol animazioak ikus itzazu.
Ekainaren 25a, Larunbata| Ekainaren 27a, Astelehena
Ekainaren 25a, Larunbata
BESTEN OINEZKO LASTERKETA
9:30etatik goiti – Abialekua: Louis XIV plaza
Kilometro bateko haurrentzako lasterketa, 5 kilometroetako ibilketa, 5 eta 10 kilometroetako lasterketak.
Argibide guziak 05.59.51.61.53 deituz.
Izen-emateak lekuan bertan 7:30etik edo goiti pb-organisation.com webgunean.
Izen-emateen irabaziak Zurekin elkarteari emanak Ur Kirolak Triathlon elkarteak antolaturik. Ibilbide berria !
XIPIRON’HAT – “Ultimate Frisbee” lagunarteko lehiaketa
Hondartza handian – 9:00etatik goiti
80 parte hartzaile baino gehiago biltzen dituen lehiaketa.
Donibane Ultimate Frisbee elkarteak antolaturik
BEACH VOLLEY LEHIAKETA
Hondartza handian – 10:00ean
3 x 3 mistoa – Deneri irekia – 5€ jokalarika
Izen-emateak lekuan bertan 06.79.24.91.50ra.
VBLC elkarteak antolaturik
ARRAIN SALTZAILEEN LASTERKETA
Hondartza handian – 10:00etatik goiti
3.Batteleku txapelketa, errelebo-lasterketa itsasoan eta arrain saltzaileen lasterketa hondartzan – Ur Ikara elkarteak antolaturik
TRAINERU ESTROPADAK
16:00etatik goiti – Donibane Lohizune/Ziburuko badian – Emazte eskifaiak (16:30ean) eta gizon eskifaiak (17:30ean)
Ekainaren 27a, Astelehena
ERREBOTE PARTIDA
10:30ean Herriko pilota plaza
Arrantzaleak Zozial Klub taldean alaiturik “Tamborrada Marinelak” taldeko txistulariekin – Luzean Elkartea