3 lore labeldun hiria

Donibane Lohizuneko hiriak bere biztanleei eskaintzen dien bizi ingurumenaren kalitatea “Herri eta hiri loretsuak” labelaren bidez balioztatuak da.

Zoin dira labelaren baloreak?

Labelaren baloreak dira: harrera kalitatea, inguramenaren errespetua eta gizarte lotura.

Saint-Jean-de-Luz labellisée Ville fleurie 3 fleurs

Harrera kalitatea

Eremu publikoen antolaketan, hautuzko lekua eman behar zaie landareei. Lorezainek, apailatze kreatibo eta berezien bidez, hiriaren nortasuna errespetatzen dute. Parke eta lorategiak publikoari irekiak dira eta lorategia gaiaren inguruko ekimenak antolatzen dira.

Inguramenaren errespetua

Eremu berdeen kudeaketa moldeek inguramena errespetatu behar dute. Bioaniztasuna balioztatzen da. Fauna eta flora hauentzako prestaturiko eremuetan babesten dira. Natura eta inguramenaren gaiaren inguruko ekimenak antolatzen dira.

Gizarte lotura

Lorezaintza bidezko gizarteratze ekintzak sustatu behar dira. Belaunaldien eta kulturen arteko trukaketak faboratzen dituzten ekimenak antolatzen dira. Publiko gaztea lorezaintzari sentsibilizatzeko ekimen pedagogikoak antolatu ohi dira.

Hiriak, labelaren balore horiek bere egiteko gisa hartzen ditu.

Donibane Lohizuneko hiriak gomendio horiek nola ezartzen ditu plantan.

Landareak hirian

Eremu berdeen zerbitzuak, sasoiaren arabera eta donibandar nortasunaren errespetuan, Hiriaren loratzea eta edertzea zaintzen ditu. Itsasbazterreko lorategi Botanikoak, Dukontenia parkeak, itsasbazterreko bidexkak edo “zerofito” ibilbideak paisaia eremu balorizatuak agertzen dizkiote publikoari. Hiriak urte oroko “Lorategietako hitzordua” ekitaldian parte hartzen du.

Ekintza eko-arduratsuak

Hiriak, bere eremu berdeetan pestizidak baliatzea baztertzen duen “zerofito” baliabidearen baitan kokatzen du bere burua. Lorategi botanikoak bertutezko lorezaintzari buruzko ekimenak antolatzen ditu eta Euskal Herriko fauna eta floraren ezagutza eta babesaren aldeko eginkizunak plantan ematen.

Transmisioa

Belaunaldien arteko lotura faboratzeko eta lorezaintzaren eta eremu berdeen praktikarako eta mantenurako aholkuak hedatzeko gisan, eremu naturalen landareentzako diru laguntzak, familia lorategiak eta hitzaldi eta tailerrak badira.

Contact

Garapen iraunkorra

Mail :