Udalerriko mutualitatea

Donibane Lohizuneko Herriko Etxea, bere Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren (GEUZ) bidez, osasun arloan aritzeko urraspide batean sartu da.

Udalerriko mutualitate baten plantan ezartzearekin, osasun-osagarri baten bere biztanleei proposatzeko xedea betetzen du, prezio negoziatuetan. Horretarako, la Mutuelle Familiale elkartearekin kontratu bat izenpetu du.

Dispositibo hau bereziki interesatua izan daiteke erretretatuentzat, ikasleentzat, enplegu galdegileentzat eta beren kontu ari direnentzat.

Donibane Lohizuneko biztanleei zuzendua zaie, baita herrian lan egiten dutenei ere, haien bizilekua edozein dela ere.

Informazio eta izen-emate bi eguneko (ostegun eta ostiraletan) saioak antolatuko dira 15 egunean behin, Marañon gunean (Marañon etorbidea), 2025eko maiatzaren 22tik goiti.