Lekuaren aurkezpen

Ikuskizun biziari eskainitako Peyuco Duhart Kultur zentroak hiriko musika eskolari, kantu, dantza, antzerki elkarteei eskainitako guneak proposatzen ditu alde batetik, eta bestalde, edukiera aldakorreko ikuskizun areto bat: Tanka.

Arkitektura obra bat

Dominique Coulon & associés arkitektura bulegoak ekai, argi sartze, antze eta teknikarekin jolasten den ohiz kanpoko gune bat asmatu du hemen.

Itxura gordineko eraikuntzak, gris ñabardurez apaindua, bolumenei balioa ematen die. Gune bakoitza, azkeneko lan bakoitza artoski pentsatuak eta eginak izan dira. Tanka ikuskizun areto handia xede berarekin sortua izan da, estetika eta akustika aldi berean optimizatuz.

Begiradak ez du oztoporik aurkitzen. Bolumenak haien jarraikitasunean sentitzen dira eta ekai gisa landua izan den kanpoko argia sartzen uzten duten ziloei esker apailatuak

azpimarratzen du Hugo Maurice arkitektoak 

Ohiz kanpoko leku honen eraikitzeak garapen iraunkorra errespetatzen duten printzipioak ditu oinarritzat: 

  • Kanpoko argitasun naturala hobesten duen eraikuntza, 
  • Euri urak biltzeko dispositiboak, 
  • Emaitza oneko isolamendua, isuri gutiko eta emaitza oso oneko berinez gain, 
  • Berinen eguzki-kontrola, 
  • LED argiak, argien doitze automatikoarekin, kanpoko argitasunaren arabera 
  • Ingurumen arloko irizpideak sartuak izan dira obren merkatuetarako enpresei zuzendutako kontsulta dosierrean: ekaien kalitate teknikoa, ekaien jatorria… 

Peyuco Duhart kultur zentroak gune berezi osagarriak ere proposatzen ditu, beherean: 

  • Kanpoko anfiteatroa,
  • Ostatu-jatetxe gune bat.

Tanka aretoa

Aretoaren edukiera alda daiteke ikuskizun bakoitzaren arabera finkatutako itxurari begira, 246 eta 1 054 toki artean:

  • 246 toki: harmailen erdia – jarririk
  • 523: harmailak zabalduak & apalgunea – jarririk
  • 1 006 toki: harmaila guziak bilduak – zutik
  • 1 054 toki: jarririk (187) & zutik (867)