Adinekoen poloa

Donibane Lohizuneko Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak bere baitan “adinekoen poloa” du. Leihatila bakarrekoa, harrera, entzute, informazio, jarraipen eta zerbitzu emate gunea den polo hau 65 urtez gorakoei zuzentzen zaie.

Adinekoen poloak, bere ekintzen bidez, adinekoak etxean mantentzean parte hartzen du eta galdeetarako laguntza ematen. Hori guzia pertsonen egunerokoa errexteko helburuarekin burutzen du.

Etxean mantentzea

Etxera apairuak eramatea

GEUZak, etxera apairuak eramaten dituen hiriko zerbitzua eskaintzen du. Langileek astelehenetik ostiralera, 9:30etik 12:30era, banatzen dituzte, besta egunetan ezik.

Bazkari bakoitzak barne hartzen du:

  • Barazki salda
  • Sartzea
  • Barazkiz osaturiko plater nagusia
  • Gasna
  • Deserta
  • Ogi puska bat

Egun guziz hautuzko bi menu daude. Menu dietetikoa eta gatzik gabeko menuak ere eska daitezke.

Zerbitzu hori baliatzeko beharrezkoa da:

  • 65 urtez gorakoa izatea
  • Edo 60 urte eta gehiago ukatea eta lanerako ezgai izatea
  • Edo elbarritasun egoeran izatea, erosketak egiteko edo apairua prestatzeko aldi baterako edo behinbetiko ezgai izatea.

Apairuen prezioa pertsonaren diru baliabideen araberakoa da.

Baliatzaileek, apairua banatzen delarik nahitaez presente izan behar dira. Ez da neholaz ere azpilik ate aitzinean pausatzen.

Apairuko banaketaren ezeztatzea berantenaz bezperan  GEUZeri egin behar da.

Telealarma

Asteko egun guzietan Telealarma sistemaz baliatu eta 24 orenez laguntza eskuratu ahal izateko, ondoko antolakundeekin harremanetan sartu behar da:

Présence Verte du bassin de l’Adour
1, Marguerite Laborde plaza
64017 PAU cédex 9 : 05.59.80.72.67

Présence Verte baliabidearentzat laguntza eslei daiteke.

Tele-asistentzia 64
3, apirilaren 14ko etorbidea
64100 BAYONNE
09.69.32.10.82

Eguneroko bizia

Autonomia erdiesteko diru laguntza pertsonalizatua

Laguntza hori etxean edo zaharretxean bizi diren eta autonomia galtzen duten adineko jendeari zuzentzen zaio.

Ondokoa finantzatzeko bokazioa du:

  • Etxeko laguntza zerbitzuak ;
  • Apairu banaketa ;
  • Tele-asistentzia ;
  • Aldi baterako aterpetxeko egonaldia edo eguneko harrera fresak ;
  • Zaharretxeko dependentzia tarifa

Txostena GEUZean eskura daiteke. Ondotik, honen pausatzea DEGZean (Departamenduko Elkartasun eta Gizarteratze Zerbitzua, fr. SDSEI), Chauvin Dragon karrikan egin behar da.

Legezko gizarte laguntza

Legezko gizarte laguntza adinekoei ete elbarritasun egoeran direnei zuzentzen zaie. Osagarrizkoa da eta aitzinatze izaera hartzen du (laguntzaren zenbatekoa parte batean edo osoki berreskuratzea gerta daiteke). Laguntza horrekin, adinekoa edo elbarritua den pertsona batek eritasunaren, zahartzearen edo elbarritasunaren ondoriozko ordaintze kargak konpentsatzen ditu (arta etxeko egonaldi fresen, apairu etxera eramate fresen ordainketa, etab.).

GEUZak eskaera txostena osatzeko eta, honen instrukzioa egin eta deliberoa har dezan, Departamenduko kontseiluari helarazteko ardura du.

Etxe-aldaketarako laguntza

60 urtez gorako donibandarrei hirian bereko etxe-aldaketarako diru laguntza esleitzen zaie, haien diru baliabideen arabera.