Hautagaitza deialdia

Gizarte Ekintzako Udal Zentroko administrazio kontseiluko kide baten izendapena.

Gizarte Ekintzako Udal Zentroko administrazio kontseiluko kide baten izendapena.

2022ko urriaren 4ko GEUZeko “izendatutako kide” den administratzaile baten kargu-uztearen ondoren eta Gizarte Ekintzako Udal Zentroko Kodeko L.123-6 artikuluari jarraikiz, kargua uzten duenak adinekoen elkarteetako ordezkari bat izendatuko du Gizarte Ekintzako Udal Zentroko administrazio kontseiluan.

Aipatutako elkarteak ongi etorriak dira, GEUZeko Administrazio Kontseiluan ordezkatuko lituzkeen hautagai bat proposatzeko.

Onartuak izateko, hautagaiek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Adinekoei zuzendutako ekintzak egin, hirian berean
  • Egoitza soziala departamenduan izan behar duen elkartearen ordezkatzeko ahalmena ukan
  • GEUZaren Ondasun- edo zerbitzu-hornitzaile ez izan

Ezinbesteko epea

Hunkitutako elkarteek aurkezten dituzten pertsonen zerrendak Donibane Lohizuneko auzapezari helarazi beharko dira 2022ko azaroaren 28a aitzin, helbide elektronikora e-mezuz, postaz edo Herriko Etxeko idazkaritzan utziz.