Donibane Lohizneko Herriko Etxeak baldintza batzuen pean baimentzen du partikularrek, profesionalek eta artistek eremu publikoaren aldi baterako okupazioa. Ibilgailu bat aparkatu nahi baduzu, lekualdaketa bat antolatu, lanak egin edo emanaldi artistiko bat proposatu, lineako tresnek zure urratsak erraz egiteko eta behar diren baimenak eskuratzeko aukera ematen dizute.
Enpresa edo partikularra naiz eta eremu publikoaren okupaziorako eskaera linean egin nahi dut
Donibane LohiznekoHerriko Etxeak zure beharraren arabera linean baimen eskaera egiteko aukera ematen dizu:
Eremu publikoan aparkatzeko baimena
Ibilgailu batentzat aldi baterako aparkatzeko baimena eska dezakezu, data, ordutegi eta toki zehatz baterako.
Adibideak:
- Une bateko aparkatzea deskarga egiteko,
- Iraulki-kamioia
- Enpresa edo artisau ibilgailua.
Lekualdaketa baterako baimena
Lekualdaketa baten kasuan, eremu publikoa okupatzeko baimena eskatu behar duzu, kamioia aparkatzeko eta karga-deskargako lanak egiteko behar den lekua erreserbatzeko, data eta kokaleku zehatz batean.
Lanak egiteko baimena
Lanekin lotutako eskaerek bereziki hauek hartzen dituzte barne:
- Material edo ekai instalazioa,
- Obrako ibilgailuen aparkatzea.
Horrek barne hartzen du, adibidez, garabiak, edukiontziak, plataforma jasotzaileak, andamioak, hesiak edo obrako etxolak instalatzea, iraupen eta eremu zehatz baterako.
Eskaera berezirik? Eskatu aurrekontu pertsonalizatua: 05 59 51 61 77
Eremu publikoaren okupazioaren tarifak
Eremu publikoaren okupazio eskaerak ordaindu beharrekoak dira, indarrean diren tarifen arabera:
- Eskaera orori aplikatzen zaion prezio finkoa: 35,32 €
- Ekaiak, aldamioak, hesiak, karga igogailuak, obrako etxolak: 4,91 € / m² / aste
- (Asteko tarifa 3 eguneko okupaziotik goiti aplikatzen da. Salbuespena eman daiteke eraikin publikoetan egiten diren lanendako.)
- Aparkaleku markatuen okupazioa (ordainpekoa zein urririk): 4,91 € / plaza / egun
- Obragune handien muntaketa eta desmuntaketa (garabia, obren-instalazioa, aldamioa): 1,00 € / m² / egun
- Karrika hestea: 50,00 €-ko prezio finkoa
Karrikako artistak: emanaldi-tartea erreserbatu
Karrikako artista zara eta eremu publikoa okupatzeko baimena baduzu?
Zure ekoizpen artistikorako tartea erreserba dezakezu eta eskatzen den prezioa linean bertan ordaindu. Urrats hau espazio publikoan egiten diren emanaldi artistikoei dagokie, hala nola:
- Estatua bizidunak,
- Mimoak,
- Beste karrika-adierazpen artistiko batzuk.
Plataformetarako sarbidea eta harremanetarako datuak
Eremu publikoaren okupazioa
>> Eremu publikoaren okupazio eskaera egin (aparkatzea, lekualdaketa, lanak)
Zerbitzu teknikoak
Tel: 05 59 51 61 77
Maila:
Karrikako artistak
>> Emanaldi-tartea erreserbatu (karrikako artistak) eta dagokion tasa ordaindu
Udaltzaingoa
Tel: 05 59 51 61 62
Maila:
Informazio gehiago
- Kontsultatu 2026ko plazen eta aparkaleku eskubideak2 MB – pdf
- Kontsultatu 2025eko plazen eta aparkaleku eskubideen gehigarriak1 MB – pdf
- Kontsultatu 2023-DG-1517 zk.-ko agindua, Donibane Lohizuneko karrikako ikuskizunen araudia ezartzen duena561 KB – pdf
- Kontsultatu karrikan ekoizpen artistiko baterako lekua erreserbatzeko eta dagokion prezioa ordaintzeko informazio-oharra186 KB – pdf