Bainatzeko eta itsas aktibitateetarako baldintzak

Bainua eta itsas aktibitateak – surf, bodyboard, kitesurf edo windsurf – arautuak dira. Informatua izatea komeni da.

Bainuari buruzko informazioa

Araudia, eguraldia, tenperatura eta uraren analisia Donibane Lohizuneko hondartza guzietako sokorri gunean afitxatuak dira – Hondartza Handia, Lafitenia, Maiarko eta Senix.

Sokorritzaileek hondartza bakoitzaren berariazko arriskuen berri ere ematen dute, arrokak edo korronteak bezala.

Bainatzeko baldintzak

Goian den banderatxoaren koloreak adierazten ditu bainatzeko baldintzak:

  • Bandera berdea: bainu libre eta zaindua;
  • Bandera horia: bainatzea arriskutsua eta zaindua 
  • Bandera gorria: bainatzea debekatua, arrisku handia
  • Banderarik ez: zaintzarik ez

Bainu eremuak

Itsasbazterrean diren bi bandera urdinek mugatzen dute.

Itsas aktibitateak

Donibane Lohizuneko hondartzetan lerra kirolak – surf, bodyboard, kitesurf eta windsurf – indarrean den araudiaren arabera praktikatzen dira. Aktibitate horietarako diren eremuak puntu gorridun banderatxo berdeek mugatzen dituzte.

Bainu eremuan surfa egitea debekatua da.

Zaintza denboran Hondartza Handian kitesurfa praktikatzea debekatua da. Donibane Lohizuneko beste hondartzetan zaintza denboraz kanpo baimendua da.

Hiriko hondartzetako surf eremuetan foila duten taulak debekatuak dira.