Andaluziar festibala

Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak bere ohiko Andaluziar festibala aurkeztuko du 2022ko ekainaren 3tik 6ra, Mendekoste astebururako.

90. hamarkadaz geroztik, hiria andaluziar moldean bizi da Mendekoste asteburuan. Leku nagusia, Andaluziar herria izanen da, Flots Bleus gunean kokatua, Santa Barbara muino- zolan.

Ohiko caseta delakoetatik inspiratutako besta eremu honetan, publikoa flamenko ikuskizunetara eta kontzertuetara joaten ahalko da, sevillana dantzetan trebatzen ahalko da eta bertan jaten ahalko du.

Andaluziar mezaren ondotik, zaldunen eta dantzarien desfilea hiriko karriketan gaindi, gertakizunaren aldi arrakastatsuenetarikoa da.

Gastronomiak bestan parte hartuko du ere, sukaldeburuek merkatuan prestaturiko andaluziar errezetekin edo ostalariek proposatutako pintxoekin.

Erakusketek, film emanaldiek eta eztabaidek osatuko dute egitaraua…

2022ko egitarauaren memento aipagarriena

Al fondo riela (Lo otro de uno) – Rocio Molina
Ekainaren 4an, 20:00etan, larunbata
Dantza

Hego Akitaniako Eszena Nazionalarekin elkarlanean

Elkar maitatzeko, bi izan behar dugu. Elkarrizketan aritzeko ere. Bi pertsona – edo bi gitarrista. Yerai Cortés eta Eduardo Trassierra musikarien arteko topaketa ahalbidetuz,

Rocío Molina artista andaluziarrak oihartzunen eta islen segida batez izerdiarazten du flamenkoa, eta bestearekiko harremanarekin jostatzen da, bere sinadura den inspirazio askatasunarekin.

Dantza: Rocío Molina ; gitarrak: Eduardo Trassierra & Yerai Cortés

Prezioak: haurrak & kideak 15-25 urte artekoak: 10 € ; kide apala: 16 €; kide arrunta : 24 €; osoa: 32 €

Jai alai